Albisteak

ATLAS-KOOP eskuragarri dago

2014 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiaren webgunean eskuragarri dago ATLAS-KOOP erreminta, euskal kooperatibismoaren informazio geografikoa eskaintzen duen aplikazioa. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak finantzatu du.   ATLAS-KOOP

Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofiziala bigarren urtez eskainiko du GEZKIk

2014 martxoa 18
Kategoriarik gabe

Apirilean Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialetarako izen-emate epea irekiko dute. EHUko Masterren eta Doktoretza Ikastaroen Eskolak antolatutako Masterraren Astean aurkeztu zituzten prestakuntza-programa horiek (http://www.ehu.es/eu/web/mde/master-astea). Aste horren barruan antolatutako ekintzen barne, martxoaren 18an, Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofiziala aurkeztu zuen GEZKIk, EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuak. 2014-2015 ikasturtean bigarren urtez eskainiko … Jarraitu irakurtzen

Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak irizpen garrantzitsua egin zuen Mexikoren eta Espainiaren arteko bileran, non OVES/GEEBk parte hartu zuen

2013 abendua 5
Kategoriarik gabe

Abenduaren 4a eta 6a bitartean Mexiko Hirian Nazioarteko Foro bat eta “Garapen Sozialaren produkzio estrategia”ren inguruko Topaketak egin ziren, Mexikoko gobernuko Gizarte Garapenerako Idazkaritzak antolatuta (SEDESOL). Bertan, 2012an Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) onartutako Latinoamerikako Gizarte Ekonomiari buruzko txostena baloratu zuten. Irizpen horren garapenean, aholkulari izan zuten Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko zuzendaria eta CIRIEC-Espainiako … Jarraitu irakurtzen

GEZKI eta Politika Publikoen Europako Institutuaren arteko Jardunaldia

2013 urria 18
Kategoriarik gabe

Politika Publikoen Europako Institutua eta Martinika, Alsazia, Strasbourg, Kaen, Reims, Paue eta Paristik etorritako politikari talde bat Euskadiko Gizarte Ekonomia gaien inguruan prestakuntza jasotzeko jardunaldi batera joan dira GEZKIrekin eta OVES/GEEBrekin batera. Arratsaldean, Maria Ubarretxena Gizarte Ekonomiako zuzendariak egin zien harrera.

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa masterrak enplegu zentro bereziak aztertu ditu

2013 urria 15
Kategoriarik gabe

Masterrean nahitaezkoa den ‘Gizarte ekonomiako eta ekonomia solidarioko entitateak’ ikasgaiaren barruan sektore hori osatzen duten erakundeak ezagutzera ematen dira. EHLABEk, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak, Enplegu Zentro Berezi bat bisitatzea proposatu zuen; GUREAK Tailerrak. Zentro horren instalazioak EHUko enpresaritza fakultatetik oso gertu daude. Bisitan Jon Ander Arzallusek lagundu zien, GUREAK taldeko berrikuntza zuzendariak. Hainbat bideo … Jarraitu irakurtzen

Txileko Santiagoko unibertsitateko Gizarte Ekonomiaren eta Ekonomia Kooperatiboaren Nazioarteko zentroaren eta GEZKI eta EHUko OVES/GEEBren arteko bilera

2013 urria 1
Kategoriarik gabe

Radrigan Rubio irakasleak ‘R-Enpresa Eboluzioa: giza baliabideen berrikuntza’ ikastaroan parte hartu zuen aste horretan. Mondragon Unibertsitateko enpresaritza fakultateak eskainitako ikastaroa da, Txileko Merkataritzako Espainiar Ganbera Ofizialarekin eta OTIC PROFORMArekin elkarlanean. Testuinguru horretan, Radrigan Rubio irakasleak Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokian egin zuen bilera, eta bertan Jose Maria Perez de Uralde GEEBeko zuzendariak eta Baleren Bakaikoa GEZKIko … Jarraitu irakurtzen

2013-2014 ikasturteko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra

2013 iraila 27
Kategoriarik gabe

Iragan irailaren 27an EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Master ofiziala aurkeztu zuten, euskal Gizarte Ekonomiako hainbat eragileren eta masterreko irakasle eta ikasle talde baten partaidetza izan zuen ekitaldi batean. GEZKIko eta Masterreko zuzendari Baleren Bakaikoak eman zion hasiera ekitaldiari eta ikasketa programaren antolakuntzan lagundu duten guztiei eskerrak eman zizkien. José María Beraza Donostiako … Jarraitu irakurtzen

GEEBko zuzendariak UIMP Unibertsitateko udako ikastaroen amaierako ekitaldian parte hartu zuen

2013 iraila 12
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko (OVES/GEEB) zuzendari José María Pérez de Uraldek ‘Sozietate kooperatiboaren funtzio soziala XXI. mendean’ izenburudun udako ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartu zuen, Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean, ‘Gizarte Ekonomiako Legearen aplikazio eraginkorra’ izenburupeko hitzaldiarekin.   Informazio gehiago