Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak irizpen garrantzitsua egin zuen Mexikoren eta Espainiaren arteko bileran, non OVES/GEEBk parte hartu zuen

5 abendua, 2013 | Kategoriarik gabe

Abenduaren 4a eta 6a bitartean Mexiko Hirian Nazioarteko Foro bat eta “Garapen Sozialaren produkzio estrategia”ren inguruko Topaketak egin ziren, Mexikoko gobernuko Gizarte Garapenerako Idazkaritzak antolatuta (SEDESOL). Bertan, 2012an Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) onartutako Latinoamerikako Gizarte Ekonomiari buruzko txostena baloratu zuten. Irizpen horren garapenean, aholkulari izan zuten Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko zuzendaria eta CIRIEC-Espainiako presidenteordea den José Mª Pérez de Uralde. CESEko lehendakari Miguel Ángel Cabra de Lunak aurkeztu zuen dokumentua bileran.

Latinoamerikaren garapen sozial eta ekonomikoan Gizarte Ekonomiak duen papera ezagutarazteko erreferentziazko dokumentu bilakatu da txosten hori, herrialde horiek suspertzeko neurriak identifikatzen baititu. Txosten horren proposamenek lehen mailako inpaktu politikoa eragin dute eta beste esparru batzuetara ere zabaldu dituzte. Izan ere, bildutako ondorioak Txileko Santiagoko UE-Latinoamerika Gizarte Zibil Antolatuaren Zazpigarren Topaketan landutako gomendioetan bildu zituzten, 2012ko abenduan.

Iturria: Gizarte Ekonomiako Espainiako Behatokia