Albisteak

EROSKIK 22 milioi euro interes ordaindu dizkie menpeko finantza-ekarpenen inbertitzaileei

2015 otsaila 9
Kategoriarik gabe

Joan de otsailaren 2an, EROSKIk 22 milioi euro ordaindu zizkien menpeko finantza-ekarpenen (MFE) inbertitzaileei, 2014 urteari zegozkion interesak kitatzeko.   2002ko hazkundea finantzatzeko Eroskik lehen MFEen jaulkipena egin zuenetik, kooperatibak garaiz egin izan du urteroko interes ordainketa. Guztira, 314 milioi euro pagatu ditu dagoeneko. Urte hauetan guztietan zehar, MFEen ordainsaria beti izan da %3tik gorakoa, … Jarraitu irakurtzen

2012 Euskal Gizarte Ekonomiaren Txostenea

2015 urtarrila 29
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak argitaratutako Euskal Gizarte Ekonomiaren txostenean aipatzen denez, 2009 eta 2012 urte bitartean %3,9 bazkide gehiago lortu dituzte Euskadiko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek (BGAE. Iturria: OVES-GEEB  

ONCEk lanpostu finkoa eskaintzen du krisi garaian

2015 urtarrila 28
Kategoriarik gabe

Euskadiko ONCEko arduradun berriak, Basilio San Gabriel eta Javier Domínguez, Bilbon izan dira urtarrilean, erakundeko bigarren lehendakariorde Patricia Sanzekin, Bizkaiko diputatu nagusi José Luis Bilbaorekin eta bizkaitar hiriburuko alkate Ibon Aresorekin. Ekitaldian, 2008 eta 2014 urte bitarteko inbertsio sozialeko zifrak eman dituzte ezagutzera: urte bakoitzeko 254,2 milioi, hain zuzen. Lanpostu berrien eraketaz ere aritu dira: … Jarraitu irakurtzen

Rafael Chaves irakasleari elkarrizketa

2015 urtarrila 27
Kategoriarik gabe

Valentziako unibertsitatean Ekonomiako titularra den Rafael Chaves Ávila irakaslea, denboraldi batez Zuzenbide Kooperatibo eta Gizarte Ekonomiako Institutuan, GEZKIn, izango da. Gizarte Ekonomiaren inguruko doktoretza programaren zuzendaria izateaz gain, Chaves CIRIEK-Espainiako Ekonomia Publiko, Sozial eta Kooperatiboari buruzko aldizkariko editorea eta argitalpen zein lan zientifiko askoren egilea da. Hori guztia dela eta, galdera batzuk erantzun dizkigu. Zer … Jarraitu irakurtzen

‘Economía Social: identidad, desafíos y estrategias’ liburua argitaratu dute

2015 urtarrila 27
Kategoriarik gabe

'Economía Social: identidad, desafíos y estrategias' liburua argitaratu berri da Gemma Fajardo García eta Mª José Senent Vidal irakasleen koordinaziopean. Bertan, 2012an Valentzian egin zen RULESCOOP kongresuan landutako azterlanen zati adierazgarri bat azaltzen da. Euro-latinoamerikar eremuan gizarte-ekonomiaren eta kooperatiben inguruko ikerkuntza lantzeko unibertsitate sarea da RULESCOOP. Kongresu horretan aurkeztu zituzten, eta http://www.congresorulescoop2012.es/comunicaciones/ web orrian ikusgai … Jarraitu irakurtzen

Lan Elkartuko Mikro Kooperatiben Foru Legea onetsi du Nafarroak

2015 urtarrila 27
Kategoriarik gabe

Nafarroako Lan Enpresen Elkarteak (NLEE) proposatu duen Lan Elkartuko Mikro Kooperatiben Foru Lege berriak, Nafarroako parlamentuan talde guztiek aho batez onartua izan denak, jarrera ekintzailea eta gizarte-ekonomiak eskaintzen duen enpresa-eredua sustatu nahi ditu. Arau berria onetsi baino lehen, kooperatibek hiru bazkide izan behar zituzten gutxienez, eta kooperatiba handien pareko baldintzak bete behar zituzten tramite kontuetan, … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterraren itxiera ekitaldia

2014 maiatza 29
Kategoriarik gabe

Gaur arratsaldeko 16:30etan izango da UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterraren itxiera ekitaldia Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Ekiltakdian, Joan Ramón Sanchis Palacio eskutik, Universitat de Valènciako IUDESCOOP Gizarte Ekonomiako Uniberstitatea Institutuko Zuzendaria, “De la crisis bancaria a la banca ética. Una alternativa socialmente responsable” izenburua duen konferentzia izango da. Informazio gehiago

GEZKIko zuzendari Baleren Bakaikoak hizlari gisa parte hartu du gizarte-ekonomia ikertzen ikasteko nazioarteko mintegi batean, IUDESCOOPek antolatutakoa

2014 apirila 24
Kategoriarik gabe

Mintegian 30 ikertzaile inguru elkartu ziren, eta gizarte-ekonomiaren inguruko ikerkuntzaren ikuspegiari buruzko jardunaldi batekin hasi zen. Bertan, hizlari ospetsuak izan ziren, Doktoretza programan daudenak; besteak beste, Baleren Bakaikoa, Euskal Herriko Unibertsitateko GEZKI institutuko zuzendariak.   Informazio gehaigo

Gizarte ekonomiako eta ekonomia solidarioko lehen masterra egiten ari diren bi ikasle, geeb-en praktiketan

2014 apirila 14
Kategoriarik gabe

Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko lehenengo masterreko bi ikasle praktiketan daude Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokian (OVES/GEEB). Profil profesional ezberdinak dituzte, baina ekonomia sozial eta solidarioan espezializatu dira biak. Enpresen Administrazio ikasketak egindako Ignacio Bretos Fernández eta kazetaritzan graduatutako María Esther Guzmán aukeratuak izan dira Behatokian hainbat zeregin aurrera eramateko. Beren … Jarraitu irakurtzen