Albisteak

U-Multirank ranking unibertsitarioak Mondragon Unibertsitatea bikaintzat jo du

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

U-Multirank ranking unibertsitarioak, munduko bigarren erakusleiho gisa ezagutua, Mondragon Unibertsitatea bikaintzat jo du rankingaren bost arlotako hainbat parametrotan. U-Multirankek, munduko ranking unibertsitario berriak, bere bigarren online edizioa argitaratu du; tresna paregabe hori, nazioartean errendimendu unibertsitarioa konparatzeko bide bihurtu da. Edizio horretan goi-hezkuntzako 1.200 instituzioren informazioa ageri da, lehenengo argitalpenarekin alderatuta emaitza adierazgarri gehiago du. Ikerketan … Jarraitu irakurtzen

Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak antolatutako ohiko batzar orokorra

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

Joan den maiatzak 26, Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Kooperatiben Federazioak (FCAE) ohiko batzar orokorra antolatu zuen. FCAE 1989an sortu zen, eta nekazaritza kooperatibismoa bildu, ordezkatu, defendatu eta sustatzen du. 68 kooperatiba federatuen ordezkari da; guztira, 590 langile eta 10.000 bazkide biltzen ditu. Bere zerbitzuetan nekazaritza kooperatiboaren sektoreko ordezkaritza instituzionala topa dezakegu, mugimendu kooperatiboaren lehentasunen hedapenaren promozioa, … Jarraitu irakurtzen

Fiare Banku Etikoak bulegoa ireki du Bilbon

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

Fiare Baku Etikoak bulegoa ireki berri du Bilboko Alde Zaharrean, zerbitzu-eskaintza handitu asmoz. Espazio hori ardura handiz apaindua dago, material ekologikoak erabiliz; eta hortaz, ohiko sukurtsalen oso ezberdina da, baina berezko zerbitzu gehientsuenak eskaintzen ditu. Esku-dirutako eragiketak ezin izango dira bertan egin, baina bi hilabete barru kreditu txartelak jasoko dituzte bezeroek, Servired sareko kutxazainak erabili … Jarraitu irakurtzen

Euskal enpresek goi teknologiako esportazioen errekorra gainditu dute

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

Euskal enpresek I+Gan balio handia duten salmenten marka hautsi dute, iaz lortutako 10.320 milioi euroko fakturazioarekin. Krisialdiak eragindako beheraldia gainditu dute horrela, arlo teknologikoko salmenten guztizkoaren %46era iritsiz puntako produktuen esportazioarekin. Automobilgintzako produktuak, autoak, makina-erreminta, makinaria orokorra, trenak, hegazkinetarako piezak, etxetresna elektrikoak, osagarri elektroniko eta informatikoak, produktu kimikoak eta botikak bezalako produktuek osatzen dute multzoa. … Jarraitu irakurtzen

EROSKIren frankizia sareko salmentak %6 handitu ziren 2014an, eta 316 lanpostu berri sortu zituen enpresak

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

EROSKIren supermerkatu frankiziatuen sareko salmentak %6 handitu dira 2014an; hazkundea ireki berri diren lokal berriek eta kooperatibak ‘zurekin’ merkataritza-eredu berria sare frankiziatura egokitzeak eragin dute. EROSKIk 58 supermerkatu ireki ditu 2014an, iaz baino 12 gehiago. Irekiera horiei esker 316 lanpostu sortu dituzte, eta 18 milioi eurotik gorako inbertsioa izan dute. Horrela egin du EROSKIk aurrera … Jarraitu irakurtzen

ULMA Taldeak irudi korporatibo berria aurkeztu du bere negozioak era eraginkorragoan babesteko

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

ULMA Taldeak “rebranding” prozesu sakona garatu du eta, horren bidez, komunikazio eredu iraunkorra lortu du eduki berritan, euskarritan eta tresnetan; hauek guztiak garai berritara egokitu dituzte, mundu osoan, negoziotan duten jarduera era eraginkorragoan indartu eta babesteko. Duela 54 urte sortu zen enpresa, garai hartan indartsu zegoen Oñatiko txokolate-industrian mekaniko ofizial talde bat mantentze-lanak eta lan-lagungarriak … Jarraitu irakurtzen

Lanbideko administrazio-kontseiluak enplegu-zentro bereziei diru-laguntzak emateko sinatu duen akordioa argitaratu dute EHAAn

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

Lanbideko zuzendari nagusiak, 2015eko maiatzaren 25ean, hartutako erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dute. Horrela, enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko aurreikusi diren 2015 urterako laguntzak emango dira. Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak 1998ko urriaren 16ko arauan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko administrazio-kontseiluak, 2015eko maiatzaren 18ko bileran adostutako akordioaren bidez, urte honetarako dauden baliabide … Jarraitu irakurtzen

Lantegi Batuak, datozen hiru urteetan 130 lanpostu berri sortuko ditu Bizkaian

2015 martxoa 27
Kategoriarik gabe

Lantegi Batuak, Bizkaian urritasuna duten pertsonen laneratzea sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundeak, 2015-2017 aldirako Plan Estrategiko berria aurkeztu du. Helburu nagusien artean honakoak ditu: lan-aukera berriak sortzea, lehiakortasuna hobetzea eta urritasuna duten pertsonen gizarte eta lan arloko garapena bultzatzea. Lantegi Batuak-en aurreikuspena datozen hiru urteetan 130 lanpostu berri sortzea eta. Horretaz gain, orain arte … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitatea Masterra

2015 martxoa 26
Kategoriarik gabe

Martxoak 30ean irekiko da UPV/EHUko Master Ofizialetan izen emate epea. GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRA, GEZKIk antolatzen du. Masterrak hogeita hamarretik gora irakasle ditu, gaian adituak, gehienbat UPV/EHUkoak, eta baita ere Mondragon Unibertsitatea eta Deustoko Unibertsitatekoak. Horietaz gain, hainbat irakasle sektorean eskarmentu handia duten profesionalak izango dira.   Masterrak, teoria eta praktika uztartu … Jarraitu irakurtzen