Albisteak

Iritzia Aitor Bengoetxea, GEZKIko Zuzendaria: OVES/GEEB 2016: Birdefinizioa

2016 urtarrila 29
Kategoriarik gabe

Ideia nagusia ikerkuntzan sakonago aritzea da, ikerkuntza GEEBaren jarduera ardatz nagusi bilakatzeko bidean. Euskal Herriko gizarte ekonomiaren dinamikaren ezagutza handiagoa eta zehatzagoa lortzea dugu xede. Horretarako, datu sozioekonomikoen lanketaz gain, horien gaineko interpretazio eta balorazio lan sakonago baten bitartez proposamen ezberdinak mahai gaineratzea da gure asmoa. Hori guztia GEEB-aren Batzorde Aholkulariko kide guztiekin lankidetzan egin … Jarraitu irakurtzen

Urtarrilak 25 eta 26 GoiEner koop. elkarteko esperientzia praktikoa eta Emaús Fundazioko mintegia

2016 urtarrila 29
Kategoriarik gabe

Urtarrilaren 25ean EHU-ko irakasle dela Olatz Azurzak parte hartu zuen GoiEner kooperatibaren gaineko esperientzia praktikoa azaltzen. Halaber, Urtarrilaren 26ean Olaia Larruskainek konferentzia bat eman zuen Emaus Fundazioan garatzen diren proiektu desberdinen gainean. AmetsEKIN proiektua, GEZKIk eta Emaús Fundazioa berak garatua dela azpimarratuz. Iturria: GEZKI

ORBEA celebra en familia el 175 aniversario

2016 urtarrila 28
Kategoriarik gabe

Txirrindularitza arloko pertsona aski ezagunak elkartu ziren Orbeak Mallabian (Bizkaia) duen lantokian 175.urteurreneko ekitaldi nagusian. Besteak beste, bertan izan ziren Pedro Delgado, Miguel Madariaga, Samu Sanchez, Marino Lejarreta, Igor Gonzalez de Galdeano, Roberto Laiseka, Jon Odriozola eta Txomin Perurena. Orbea markaren enbaxadore den Santi Millan aktore eta zikloturistak ere ez zuen hutsik egin, eta pertsona … Jarraitu irakurtzen

REAS-ek 2015eko Gizarte Auditoria aurkeztu du

2016 urtarrila 28
Kategoriarik gabe

Txostenean 320 erakundek parte hartu dute, beren erakundearen funtzionamenduari, lan erantzukizun eta konpromisoari, barne demokrazia eta parte hartzeari etab. loturiko 30 galderei erantzuna emanez. Erantzun horietan oinarrituz 19 adierazle definitu dira, REAS-ek bere Ekonomia Solidarioko Kartan zehazturiko 6 printzipioen neurketa eta jarraipena egiteko balio dutenak.  Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek jasangarritasuna eta gizarte erantzukizunean lorturiko … Jarraitu irakurtzen

EHLABE, AukerAbility proiektua

2016 urtarrila 28
Kategoriarik gabe

AukerAbility egitasmoa %50ean Europako Gizarte Funtsen bitartez finantzatua dago, 2014-2020 Euskadi Programa Operatiboaren bitartez, eta 8 milioiko aurrekontua du jarduera ezberdinen artean banatuko dena. Horien artean, enplegu hazitegi berrien bilaketa eta urritasunen bat duten pertsonen zahartze aktiboa hobetzeko ekintzen garapena, besteak beste.  Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika eta Enplegu Sailarekin koordinazioan, AukerAbility egitasmoak desenplegu tasan eta … Jarraitu irakurtzen