EHLABE, AukerAbility proiektua

28 urtarrila, 2016 | Kategoriarik gabe

AukerAbility egitasmoa %50ean Europako Gizarte Funtsen bitartez finantzatua dago, 2014-2020 Euskadi Programa Operatiboaren bitartez, eta 8 milioiko aurrekontua du jarduera ezberdinen artean banatuko dena. Horien artean, enplegu hazitegi berrien bilaketa eta urritasunen bat duten pertsonen zahartze aktiboa hobetzeko ekintzen garapena, besteak beste. 

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika eta Enplegu Sailarekin koordinazioan, AukerAbility egitasmoak desenplegu tasan eta jardueran eragin nabarmena izatea aurreikusten da. 554 lanpostu berri sortuz, horietatik 222 emakumeei bideratuak,  desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren langabezi tasa 1,85 puntutan jaistea espero da. Egitasmo honek krisiak sorturiko egoerak zuzentzea ere bilatuko du. “Gure kolektiboa desabantaila egoeran sartu zen krisian, eta askoz egoera okerragoan ari da irteteten krisitik” esan du Moratallak. 

 

Bi ildo nagusi

Egitasmoak bi ildo nagusi ditu. Enplegu esparru berriak bilatzea eta desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea. Bi ildo horiek Gureak, Katea Legaia, Lantegi Batuak eta Usoa erakundeen bitartez garatuko dira. 

AukerAbility egitasmoak, era brean, “gizarteari itzulkin globala” ematea aurreikusten du. Horrela, aurreikuspenen arabera, kontratuak irauten duen urte bakoitzeko eragina 7,5 milioi ingurukoa izango da, lanpostu bakoitzeko 13.500 eurokoa gutxi asko.  

Iturria eta informazio gehiago: EHLABE