Albisteak

Arrasateko kooperatibismoa eta hirugarren sektorea: Inspirazio komuna, zerumuga partekatuak

2016 apirila 28
Kategoriarik gabe

Arrasateko kooperatibismoa eta hirugarren sektorea: Inspirazio komuna, zerumuga partekatuak AEL elkarteak (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) topaketa bat antolatu zuen apirilaren 22an, besteak beste, bidezkoak, solidarioak eta bedintasuna oinarri duten sareak zabaltzeko xedearekin. Arrasateko Esperientzia kooperatiboaren sortzaile Jose maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, AEL elkarteak (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) topaketa bat antolatu zuen apirilaren 22an, ez iraganari omen egiteko, … Jarraitu irakurtzen

Carlos Askunze, REAS Euskadido-koordinatzaileari egindako elkarrizketa , “Buenos días Murcia” programan

2016 apirila 28
Kategoriarik gabe

Carlos Askunze, REAS Euskadido-koordinatzaileari egindako elkarrizketa , “Buenos días Murcia” programan. Ondorengo loturan, Carlos Askunze,  REAS Euskadido-koordinatzaileari,egindako elkarrizketa, aurkituko duzue. Elkarrizketa hau Joaquín Azparren ek gidatutako “Buenos días Murcia” programan (Onda Regional de Murcia irratian) egin zen. Iturria: Reas Euskadi Elkarrizketa osoa: https://youtu.be/MoFl6V_2V-Y

KOOPERAROCK, diziplina anitzeko kooperazioa DSS2016ren baitan

2016 martxoa 23
Kategoriarik gabe

DSS2016ko egitasmoaren baitan , Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak kooperatibismoa eta honen balioak lantzeko eta jendartean ezagutzera emateko proiektu batean lanean hasi da, kooperatibigintzaren eta ekonomia sozialaren inguruko hainbat eragile eta erakunderekin. Euskal kooperatibagintzak azken hamarkadetan lanaren antolaketan, ekonomian edo hezkuntzan izan duen eragina aztertu eta artearen bidez sozializatzeko helburua duen diziplina arteko proiektu honetan, Euskadiko … Jarraitu irakurtzen

Joseba Azkarragaren hitzaldia: “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia””

2016 martxoa 23
Kategoriarik gabe

“Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak martxoaren 18an, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailako Joseba Azkarragaren eskutiuk. Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen.  “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak martxoaren 18an, UPV/EHUko … Jarraitu irakurtzen

Saretuz-ek, Donostiako kontsumo arduratsuko ekimenak mapa interaktibo batean biltzen dituen APP bat aurkeztendu

2016 martxoa 21
Kategoriarik gabe

Saretuz-ek, Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sareak, martxoaren 12an, mapa interaktibo bat erakusten duen aplikazio bat (web eta mugikorrerako) aurkeztu zuen. Bertan, hiriko denda, ekimen eta tokiak agertzen dira, hirian modu arduratsuan parte hartu, ezagutu, hezi, erosi, konpondu eta gozatzeko. Saretuz Sareak, Fernando San Martín, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, eta Duñike … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofiziala laugarren urtez eskainiko du GEZKIk

2016 martxoa 21
Kategoriarik gabe

Apirilean Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialetarako izen-emate epea irekiko dute. EHUko Masterren eta Doktoretza Ikastaroen Eskolak antolatutako Masterraren Astean aurkeztu zituzten prestakuntza-programa horiek. Aste horren barruan antolatutako ekintzen barne, martxoaren 9an eta 11an , Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofiziala aurkeztu zuen GEZKIk Gipuzkoa eta Bizkaiako Konpusetan, EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko … Jarraitu irakurtzen

Elkar-lan elkarteak sustatutako kooperatiben kopuruak marka berria hautsi du krisiaren ondorioz

2016 martxoa 21
Kategoriarik gabe

Iaz 143 kooperatiba sortu ziren Elkar-Lan elkartearen laguntzari esker. Zifra horrekin errekorra hautsi da, kooperatiben sorrera bultzatzea helburu duen elkartearen arduradunek azpimarratu duten moduan. Krisi ekonomikoa dela eta, enpresak ixtearen eta langileak kaleratzearen ondorioz, ekintzailetza indartu da lan mundura itzultzeko bide gisa. Hori izan liteke kooperatiba berrien areagotzea azalduko lukeen arrazoietako bat. Izan ere, askok … Jarraitu irakurtzen

Lantegi Batuak-ek 90 lanpostu berri sortu zituen urritasuna duten pertsonentzat 2015ean

2016 martxoa 21
Kategoriarik gabe

Azken 5 urteotan, gizarte ekonomiako erakundeak 378 enplegu sortu ditu zuzenean. Urte bukaeran, 3.000 pertsona zituen bere zentro eta zerbitzu sarean, horietatik %87 urritasuna dutenak. Egoera ekonomiko zaila gorabehera, eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituen kolektiboa izaki (Bizkaian langabezia tasa %30ekoa da), urritasuna duten pertsonen enplegua mantentzea lortzeaz gain, Lantegi Batuak-ek 61 lanpostu berri sortu … Jarraitu irakurtzen

Banca Popolare Eticako bazkideak, finantza kooperatiboen alde

2016 martxoa 21
Kategoriarik gabe

Banca Popolare Eticako bazkideek hurrengo Administrazio Kontseilua hautatuko dute azken bi urteotan osatu duten hauteskunde-araudi berriari jarraikiz, prozesu parte-hartzaileen kalitatea hobetzeko. Faktore hori erabakigarria da etorkizuneko proiektuak eraginkorragoak eta berritzaileagoak izan daitezen, eta, halaber, demokrazia ekonomikoaren erronka etikoei aurre egiteko beharrezko baldintza da. Hurrengo egunetan, guztiok eman ahalko dugu iritzia, eta datozen hiru urteetako administrari … Jarraitu irakurtzen

“Zaintzaile Kooperatibak”: GEZKI-ren ikerketa emaitzen aurkezpena Deustuko Unibertsitateko Gizarte Mintegian

2016 martxoa 21
Kategoriarik gabe

2013. urtetik Gizarte Politikako foru departamentuak eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko departamentuak antolatzen dituzten “Gizarte Mintegiak” ekimenean parte hartu du GEZKI-ko ikerketa talde batek. Otsailaren 29, martxoaren 7 eta 14 egunetan burutu den mintegi itxian, GEZKI-ko kide diren Enekoitz Etxezarreta, Liseth Díaz, Leire Oregui eta Amaia Alvear ikerlariek beren azken ikerketa lanaren emaitzak aurkeztu dituzte. … Jarraitu irakurtzen