Ekainak 11, Beterriko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Feria ospatuko da. Feria Goizeko 11etatik arratsaldeko 18ak bitarte ospatuko da, eta bertan, enpresen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, animazioa eta abar egongo dira. Hernaniko Florida Auzoa 28, Gabriel Zelaia eraikinean.
Antxonen irakaspenak Duela aste bete zendu zen Antxon Mendizabal lankide eta laguna. Lan eskerga da zutabetxo honetan Toninoren biografia osoa laburtzeko saioa. Gainera ni ez naiz hori egiteko bere lankiderik aproposena, berriki utzi gaituzten Anton Borja eta Mikel Gomez Uranga , EHUko Ekonomia Aplikatua Ieko kideak hauek ere, lirateke horretarako egokiagoak belaunaldia eta ibilbidea partekatu … Jarraitu irakurtzen
Ekonomia Solidarioaren VI. azokak indarra hartu du Nafarroan Ekitaldian parte hartu duten 75 erakusmahaiek 5.000 bisitari baino gehiago izan dituzte asteburuan. Joan den asteburuan Iruñako autobus geltoki zaharrera bertaratutakoek egiaztatu zuten moduan, ekonomia solidarioa hazi egin da azken urteotan. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren VI. azoka apirilaren 8tik 10era burutu zen. Ostiraleko 17:00etan ateak ireki eta … Jarraitu irakurtzen
Apirilak 27an, Santutxun, Karmelo Bizirik egoitzan, GITE-IPESek antolaturiko mahaingurua egin zen, “Ekonomia Soziala. Zer da?” gaiaren inguruan. Hiru hizlariak Liher Gonzalez (Olatukoop), Saioa Bacigalupe (REAS), eta Aitor Bengoetxea (GEZKI) izan ziren, eta moderatzailea Yolanda Jubeto (EHUko Ekonomia Irakaslea). Guztira, 30 pertsona inguru elkartu ziren. Hasteko, hiru hizlariek Gizarte Ekonomiaren kontzeptuaz eta jardunaz aritu ziren, bere … Jarraitu irakurtzen
Iñigo Ucinek ordezkatuko du Javier Sotil MONDRAGONeko lehendakaritzan abuztuaren batetik aurrera Javier Sotilek erretiroaren adinera iritsi eta MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko agintaldia amaitzen duenean. MONDRAGONeko Kongresu Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak, Javier Goienetxeak presidituta, Iñigo Ucin izendatzea erabaki du MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko hurrengo lehendakaria izateko. Iñigo Ucinek datorren abuztuaren 1ean hartuko dio lekukoa karguan Javier Sotili, azken … Jarraitu irakurtzen
REAS Euskadi eta Gizatea, Eusko Legebiltzarrean erosketa politika publiko sozial eta inklusiboaren alde Gizateako (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea) eta REAS Euskadiko (Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean izan ziren apirilaren 4an, kontratazioari buruzko beren proposamenak eta planteamenduak aurkezteko. Gizateak enplegu inklusiboaren aldeko erosketa publikoko … Jarraitu irakurtzen
Oinarrik gizarte ekonomiako 326 enpresa abalatu zituen aurreko urtean Oinarrik, elkarrekiko berme elkarteak, gizarte ekonomiako 326 enpresei emandako 630 abal berri baino gehiago formalizatu zituen aurreko urtean, 52 milioi eurogatik. Informazio gehiago hemen Fuente: EFE
Eroskik irabaziak aurreikusten ditu, zazpi urteko galeren ondoren Eroskik bukatutzat eman du bere negozioaren berregituratze zikloa, eta etapa berri bat hasi du, zeinean hazkunde kuantitatiboa ez den lehentasuna izango, Markaidek esan duenez eta Mondragon Korporazioaren TU Lankide aldizkariak jaso duenez. Iturria: goiena
KOOPERAROCK, ARGIAko blog berria ARGIAren blog komunitatea zabalduz doa. Lanki ikertegiak kudeaturik, beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk landuko dituen Kooperarock bloga egongo da irakurgai hemendik aurrera ARGIAren webgunean. Iturria: ARGIA. Webgunera sartzeko egin klik hemen.