Laboral Kutxak 33,9 milioiko onurak izan ditu urteko lehenengo hiruhilabetekoan

18 maiatza, 2015 | Kategoriarik gabe

Laboral Kutxak, Mondragon Taldeko euskal entitateak, urteko lehenengo hiruhilabetekoan 33,9 milioiko onura garbiak izan ditu; 2014ko epe berean baino %5,2 gehiago. Euskal finantza-erakundeak aurreikusitako bidetik itxi du hiruhilabetekoa.

Nahiz eta interes-tasak balio minimoetan egon, kreditu eskaeraren bilakaerak positiboa izaten jarraitzen du 2014ko bigarren seihilabetekoan. Horrela, iazko epe berarekin alderatuz, kredituen formalizazioek, kontsumorako, enpresetarako edota etxearen hipotekarako, %29ko, %54ko eta %66ko hazkundea izan dute, hurrenez hurren.

Berankortasunari dagokionez, %8,44ra gutxitu da, 2015eko otsailean sektoreak erregistratu zuen %12,59ko bataz bestekoarekin konparatuta. Ildo horretatik, kaudimena kontuan hartuta, common equity tier 1 (Cet1) ratioa %13,69koa da: sektoreen artean nabarmenenetarikoa.

 

Iturria: TULANKIDE eta La Vanguardia