Eroskik eraldaketa politika areagotu du

18 maiatza, 2015 | Kategoriarik gabe

Eroskik, krisiaren urte gogorrenak igaro eta gero, 100 milioi inbertituko ditu ehun denda inguru eraldatzeko. Azkenean kontsumoak gora egin du eta enpresak bere arazo finantzario larriei irtenbidea aurkitu die, bankuekin zuten zorra mardula berriro negoziatuz.

Taldeak horrela erabaki du sarearen berregituratze prozesua areagotzea, eta saltoki horiek ‘zurekin’ eredu komertzialera egokitzea aurreikusi du; negozio eredu horretan, produktu freskoek eta, bereziki, bertako ekoizleek ekarritako sasoiko lehengaiek izango dute garrantzi gehien.

Elorrioko enpresako presidenteak, Agustin Markaidek, aipatu zuenez, berregituratze prozesu hori “inbertsio erritmo bizi” bati esker egiten da, une honetan egoera aproposa delako. Markaidek familiako kontsumoa errekuperatu dela ziurtatu zuen, etxeko eta ekipamendu pertsonaleko segmentutan nagusiki. Produktu horiek salmentetan jaitsiera nabarmena izan zuten. Elikagaien kasuan, ordea, “mantendu egin da modu egonkorragoan: salmenta ez zen hainbeste murriztu eta, beraz, errekuperazioa eskasagoa da”, azaldu zuen.

Iturria: El Correo