Fagor Arrasate, AZL zentro alemaniarreko kide berria konpositearen ekoizpen prozesuak ikertzeko

18 maiatza, 2015 | Kategoriarik gabe

Urte hasieratik, Fagor Arrasate AZL “Aachen Center for Integrative Lightweight production” zentro alemaniarreko kide ofiziala da; material arineko piezen diseinuari buruzko ikerketa egiten dute, konpositeak eta horien ekoizpen prozesuak, esaterako.

Zentzu horretan, kostuen optimizazioa da haien helburu nagusietako bat, orain arte ez dira prozesu oso produktiboak ez automatizatuak izan eta. Fagor Arrasatek eskarmentu handia du estanpazioen automatizazio prozesuetan eta, ezagutza horren bidez, konpositeen prozesuaren errentagarritasuna eta produktibitatea hobetzen lagunduko du.

Bestalde, diziplinarteko kolaborazio zorrotza eskatzen dute, lehengaien fabrikatzaileen eta ekoizpenerako teknologien artean, batik bat, material anitzeko prozesuen kasuan. Zentzu horretan, Aachen-eko kanpus unibertsitarioak aplikazioen eremu horretan konpetentzi askotan sartzeko aukera ematen du.

Iturria: TULANKIDE