Gizarte Ekonomiaren 4. Unibertsitate Astea martxoaren 20an hasiko da

15 martxoa, 2023 | Kategoriarik gabe

Espainiako eta nazioarteko gizarte-ekonomiako ikerketa-zentro, -institutu eta bestelako unibertsitate-egiturek Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astea ospatuko dute martxoaren 20tik 30era.

Guztira, 129 jarduera antolatu dira egun horietarako, 34 unibertsitatetan, eta ekitaldi-agenda zabala eta askotarikoa osatu da, kooperatibei, lan-sozietateei, mutualitateei, gizarte-enpresei eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreari buruzko irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera unibertsitarioa ezagutarazteko.

Unibertsitate Astea CIRIECek antolatzen du, Gizarte Ekonomiako Ikerketarako Unibertsitate Zentro eta Institutuen ENUIES Sarearen bidez.

Gizarte Ekonomiaren 4. Unibertsitate Astea honako hauek osatuko dute: hitzaldiak, mahai-inguruak, argitalpenen aurkezpena eta ikerketa-proiektuen emaitzak, mintegiak, tailerrak, erakusketak edo prestakuntza espezifikoak, besteak beste.

GEZKIk ere ekitaldi ezberdinak antolatu ditu, horien artean, “Emakumeak eta kooperatibismoa” jardunaldia, eta GEZKI eta UPNAren arteko kolaborazio hitzarmenaren sinadura.

Jardueren zerrenda hemen kontsulta dezakezu

ENUIES sareak jarduera berriak sartzeko formularioa irekita edukitzea erabaki du, kide diren hainbat zentro eta unibertsitateren eskaeren arabera.

Inprimakirako sarbidea

Iturria: Gizarte Ekonomiaren Espainiako Behatokia