GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRAren aurkezpena

27 martxoa, 2013 | Kategoriarik gabe

Apirilean irekiko da UPV/EHUko Master Ofizialetan izen emate epea, eta apilirak 19an UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak antolatuko “Master Egunean” aurkeztuko dira Masterrak http://www.mde.ehu.es/p311-home/eu/.

GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRA, beste Buletinetan argitaratu den moduan, 2013 – 2014ko kurtso Akademikoan hasiko da. Masterra GEZKIk antolatzen du, Eusko Jaurlaritza Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, eta UPV/EHUren babesarekin, eta ondoko erakunde laguntzailekin: Konfekoop (Euskadiko kooperatiben konfederazioa), ASLE (Euskadiko lan-sozietateen enpresa elkartea) , EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea), Gizatea (gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea) , REAS (Euskadiko Ekonomia alternatibo eta ekono- mia solidarioko sarea), eta Hirekin (Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartea).

Irakasleak
Masterrak hogeita hamarretik gora irakasle ditu, gaian adituak, gehienbat UPV/EHUkoak, eta baita ere Mondragon Unibertsitatea eta Deustoko Unibertsitatekoak. Horietaz gain, hainbat irakasle sektorean eskarmentu handia duten profesionalak izango dira.

Erdipresentziala 
Masterrak, teoria eta praktika uztartu nahian, arlo akademikoa eta enpresa mundua, bere eskaintza ikasleen egoera pertsonal eta profesional anitzetara egokitzeko asmoa du. Horregatik, eskaintza erdipresentziala izango da, 60 ECTS kreditu ikasturte akademiko. Modalitate erdipresentziala irakasgai guztietan aplikatzen da, derrigorrezkoetan eta hautazkoetan, %50 eskola presentzialak eta %50 eskola ez-presentzialak derrigorrezko kanpo-praktiketan eta derrigorrezko Master amaierako lanean izan ezik.

Ibilbide akademikoak eta profesionalak
Egitarauan, hautazko irakasgaien bitartez, bi heziketa ibilbide desberdin osatzen dira: EREDUAK ETA ESKU-HARTZE TEKNIKAK GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOAN ikerkuntza-ekintza lotuta eta GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOKO ENTITATEEN KUDEAKETA, izaera profesionalagoa duena eta entitateen kudeaketara bideratua. Ikasleen formakuntza osatzeko kanpo-praktikak eskainiko dira eta Master amaierako lana zuzendua. Honez gain, Masterrak UPV/EHUko Hegoa Instututuak antolatzen duen ”Garapenari buruzko ikasketak” Doktoretza Programan sartzeko aukera ematen du.

Lekua
UPV/EHUko Donostiako Enpresa Ikasteten Unibertsitate Eskola.

2013ko iraila amaieran hasiko gara. 30 plaza eskaintzen ditugu edo, beste modu batera esanda, 30 plaza besterik ez dira geratzen!.