Urriaren 1 eta 3 artean Bilbon egingo den mundu mailako ekitaldiak 1.400 pertsona inguru izango ditu eta osoko 5 saio, 36 tailer-saio eta Gizarte Ekonomiako esperientzia eta enpresa ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko 11 bisita tekniko ezagutzeko aukera izango dute.
Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa GSEF nazioarteko sarea da, zeinetan gizarte-ekonomiaren garapena babesten duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak elkartzen diren.
Aurreko edizioa Montréalen egin zen duela bi urte eta orduko gai nagusia tokiko gobernu eta gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko agenteen arteko lankidetza izan zen, hirien garapenerako. Bertan egin zuten amaierako adierazpena ikus daiteke.
Aurtengo GSEFen helburua hauxe da: mugaz haraindiko elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ikuspuntuak nahiz esperientziak partekatzeko gunea izatea; hori guztia inklusiboa, bidezkoa eta pertsona helburu duen guztiontzako mundua lortzearen aldeko elkarte aldeaniztuna oinarri hartuta.
Gai nagusi horrek «gizarte-ekonomia» eta «hiriak» terminoak biltzen ditu, horixe baita GSEFren nortasun-ikurra, gizarte-ekonomia solidarioaren garapenarekin konprometitutako tokiko gobernuen eta gizarte zibileko eragileen elkartea den heinean. Gai hori hiru ideia nagusiren inguruan egituratzen da, hirurak ere gaur egun Europan eta munduan ematen ari den eztabaida bati zuzenean lotutakoak: gizarte-ekonomia —beraren adierazpide guztietan— aurrerapen eta garapen sozialerako eta ekonomikorako aukera erreal eta bideragarria dela.
Gai nagusi eta azpi-gaien inguruko informazio zabala hemen aurki dezakezu.
Egun guztietako programa zehatza hemen aurki dezakezu.
Iturria: GEEB