Kategoriarik gabe

Ulla Englemanek, Europar komisioko gizarte ekonomiako zuzendariak, Euskadi bisitatu du

2017 maiatza 30
Kategoriarik gabe

Bisita, Euskadiko esperientzia kooperatiboa ezagutzeko eta Bilborekin, 2018an Gizarte Ekonomiako gailur internazionala bilduko duen hiria izango denarekin, aurre-kontaktu bat izateko egin du. Ullak dioenez, azken aldian Europar Komisioan gizarte dimentsioari buruz asko hitz egiten hari da eta bere aburuz, hau da momentua gizarte ekonomiari bultzada emateko. Iturria: TuLankide

Asle eta Laboral Kutxak bien arteko lankidetza akordioa berritu dute

2017 maiatza 30
Kategoriarik gabe

Akordioak Asleren barneko enpresentzako finantzaketa lerro bereziak jasotzen ditu, lehentasunezko baldintzetan Pasa den maiatzaren 18an berritu eta eguneratu da bi erakundeen arteko lankidetza akordioa, Laboral Kutxako enpresa sarearen Zuzendari Iñaki Peña eta ASLEko Zuzendari Josetxo Hernandezen sinaduraren eskutik. Produktu eta finantza zerbitzuez gain, Laboral Kutxak “Compyte Plana” enpresen eskura jartzen du, enpresen posizio konpetitiboa aztertu … Jarraitu irakurtzen

Jokin Diaz, Gizarte Ekonomiako Zuzendariaren agerraldia

2017 maiatza 30
Kategoriarik gabe

Pasa den maiatzaren 15ean, Gizarte Ekonomiaren Zuzendariaren agerraldia egin zen, Euskal Talde parlamentario Popularrak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekonomiaren arloko arautze-beharrei buruz. Arautze aurreikuspenari dagokionez, ezarri dituzten helburuen inguruan aritu zen. Lehenengo helburua, eta lehentasuna duena, Kooperatiben Legearen aurreproiektua aurkeztea da, 2017an bukatzea espero dutena, 2018an Eusko Legebiltzarrera … Jarraitu irakurtzen

Lehendakaria EHLABE elkartearen arduradunekin batzartu da

2017 maiatza 30
Kategoriarik gabe

Pasa den maiatzaren 17an, lehendakaritzan, EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) elkarteko arduradunak Iñingo Urkullurekin, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria, eta Beatriz Artolazabalekin, Enplegu eta Gizarte Politika sailburua, bildu ziren. Honela, EHLABEk botere publikoekin harremanetan jarraitzen du, duela bi hilabete Eusko Legebiltzarrak onetsiriko Legez besteko Proposamenean lagundu ondoren, desgaitasuna duten pertsonen enpleguratzea sustatzekoaren ingurukoan, hain zuzen … Jarraitu irakurtzen

Cooperatives Europe-eko Batzar Nagusia

2017 maiatza 30
Kategoriarik gabe

Apirilaren 27 eta 28an, Europako kooperatiben 2017ko Batzar Nagusia egin zen Maltan. Bertaratutako guztiek aukera izan zuten Europan kooperatiben enpresa-eredua indartzeko bide berriak aztertu, garatu eta hausnartzeko. “Beharrizanetik errealitatera: EBko kideen erronketarako konponbideak" izenburupean, Europako Kooperatiben papera izan zen mintzagai, eta kooperatiba-eredua lan eta hazkunde aukeren iturri izan dadin batasuneko kideek elkarrekin egin ditzaketen ekintzak … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiako Europako Goi-bilera

2017 maiatza 30
Kategoriarik gabe

Maiatzaren 23an egin zen Madrilen Europa mailako Gizarte Ekonomiako Goi-bilera nagusia, bertan, europar Instituzioetako, Gobernuetako eta Espainiako Administrazio Publikoetako ordezkariek Gizarte Ekonomiaren aldeko apostua egin zuten, kohesio sozial eta ekonomikorako enpresa eredu garrantzitsua baita. Madrileko Goi-bileran, EB-ko 11 estatuko Gobernuek “Madrileko Deklarazioa” onartu zuten, Gizarte Ekonomia sustatzeko akzio-plan europar baten beharra aldarrikatuz, Batasuneko estatu guztietan … Jarraitu irakurtzen

ASLEko urteko Batzar Orokorra

2017 maiatza 30
Kategoriarik gabe

Pasa den maiatzaren 12an ASLEk urteko Batzar Orokorra ospatu zuen Donostian. Ekitaldian zehar, ASLEko Zuzendaritza-batzordea berritzeaz gain, urteko memoria eta balantzea onartu, 2017ko erronkak aurkeztu eta praktika egokien mahai inguru bat egin zen. Bestalde, azken 8 urteetan ASLEko lehendakaria izan den Carlos Pujana homendu zuten, urte hauetan zehar izan duen konpromezua eskertuz. Jardunaldia Mª Jesús … Jarraitu irakurtzen

REAS Euskadik Politika Publikoen webgune berria aurkeztu du

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Espazio honek erreminta erabilgarrien kutxa eskaintzen du, tokiko erakunde publikoentzat, sareentzat eta herritar mugimenduentzat, ekonomia solidarioaren irizpide eta balioen ikuspegitik gure lurraldeen eraldaketaren alde lan egiteko. REAS Euskadik bultzatutako proiektu honetan, “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz” gidaliburura sarbidea izateaz gain, Euskal Herri eta Nazioarte mailako ekimenen inguruko mapaketa, aurkezpenak, dokumentuak, etab. Eskaintzen dira. Bisitatu webgunea: … Jarraitu irakurtzen

Eusko Jaurlaritzako Laneko Saiburu orde Marcos Muro eta ASLEren artean bilera

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Laneko Sailburu ordea ASLErekin bildu zen sailak lan eta formazio arloetako politika aktiboen inguruan dituen lerro nagusiak azaltzeko, zeintzuen artean elkarteak ere parte hartzen duen, Lanbideren bitartez. Honi jarraiki, Marcos Murok lan ildo horiek 2017 – 2020 Lan eta Suspertze Ekonomikoa Programa Markoaren barnean kokatu zituen. Arreta berezia jarri zuten ekintzailetzaren garapenean, iniziatiba berriak sortzeko … Jarraitu irakurtzen

Desgaitasuna duten pertsonen enpleguratzea sustatzeko Legez besteko Proposamena onetsi du Eusko Legebiltzarrak EHLABEren laguntzarekin

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Pasa den martxoaren 16an, dibertsitate funtzionala duten pertsonen enplegu sarbideari buruzko Legez besteko Proposamena onetsi zen Eusko Lebebiltzarrean. Aurkeztutako dokumentuan, pertsona hauen enplegua lortzeko eskubidea berma dezala eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari. Proposatzen diren neurrien artean, gaiaren inguruko gogoeta integrala egitea, hobetze aldera kolektiboaren kontratazioa enplegu arrunt, autoenplegu eta enplegu publikoko modalitateetan. Gainera, baliabideak jartzea beharrezkotzat … Jarraitu irakurtzen