Desgaitasuna duten pertsonen enpleguratzea sustatzeko Legez besteko Proposamena onetsi du Eusko Legebiltzarrak EHLABEren laguntzarekin

28 apirila, 2017 | Kategoriarik gabe

Pasa den martxoaren 16an, dibertsitate funtzionala duten pertsonen enplegu sarbideari buruzko Legez besteko Proposamena onetsi zen Eusko Lebebiltzarrean. Aurkeztutako dokumentuan, pertsona hauen enplegua lortzeko eskubidea berma dezala eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari.

Proposatzen diren neurrien artean, gaiaren inguruko gogoeta integrala egitea, hobetze aldera kolektiboaren kontratazioa enplegu arrunt, autoenplegu eta enplegu publikoko modalitateetan. Gainera, baliabideak jartzea beharrezkotzat jotzen dute  aukera-berdintasuna efektiboa izan dadin enplegu arrunta lortzea erraztera zuzendutako orientazio- eta prestakuntza-prozesuetan.

Kontutan izan behar da, dibertsitate funtzionaleko pertsonek enplegu arrunta lortzea gizarteratzea bermatzeko funtsezko elementu bat dela.

Iturria: Eusko Legebiltzarra