Kategoriarik gabe

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomia eta Kooperatiboaren X. Solasaldia ospatu da Lisboan

2019 azaroa 29
Kategoriarik gabe

Azaroaren 18 eta 19an Lisboan burutu zen CIRIEC-eko Gizarte Ekonomia eta Kooperatiboaren X. Solasaldia, gai nagusia turismo soziala eta iraunkorra izan delarik. Aurtengo edizioa, INATEL Fundazioaren kolaborazioarekin antolatu da. Esan bezala, solasaldiaren gai nagusia turismo soziala eta jasangarria izan zen, eta Espainiako eta Portugaleko hainabat ikertzailek, aurrez aurkeztutako komunikazioen bitartez,  parte hartu zuten. Jardunaldiaren lema: … Jarraitu irakurtzen

Buletina orain hamabost egunero!

2019 azaroa 15
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiaren Buletina hamabost egunero argitaratuko da. Modu honetan, dinamismo gehiagorekin jakin ahalko dituzue ekonomia sozial eta solidarioaren sektoreko albiste garrantzitsuenak. Sektoreko ekitaldi nagusiak egunero berrituko dira, eta argitalpen nagusienak hilabete bukaerako Buletinean argitaratuko dira. Egon adi!!!! Iturria: OVES/GEEB

Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Sozialak badu data

2019 azaroa 15
Kategoriarik gabe

2016 urtean Quebec-en eginiko Munduko Foro Sozialean ekonomia alternatibo ezberdinen inguruko eztabaida gune bat sortzea adostu zen eta Bartzelona hautatu zuten egoitza izateko. Honela sortu zen Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Soziala (EEMF) eta 2020ko ekainaren 25-28 bitartean eramango da aurrera. Zer dira Ekonomia Eraldatzaileak? Produktibitate eta mozkinen irabazietan oinarrituriko eredu kapitalistaren aurrean, pertsonak eta ingurugiroa … Jarraitu irakurtzen

Azaroan, koopfabrikako saio irekiak Eskoriatzako Kanpusean

2019 azaroa 15
Kategoriarik gabe

Ekonomia soziala sustatzea helburu duen programak hainbat saio ireki antolatu ditu azaroan zehar. Ekimen sozio-ekonomiko proiektuan sustatzea xede duen KOOPFABRIKA programak zortzi saio ireki antolatu ditu azaroan egiteko. Eskoriatzako kanpusean egingo diren ekitaldi horiek ikasturte honetako koopfabrikako programako parte dira, baina modu irekian eskainiko dira interesatu guztiei. Saioak hasiko dira 09:00etan eta bukatuko dira 13:00etan. … Jarraitu irakurtzen

REAS Euskadik bere 2020-2023 plan estrategikoaren lanketan parte hartzeko dei egiten du

2019 azaroa 15
Kategoriarik gabe

Helburu horrekin, REAS Euskadin, izaera operatiboa duen plan estrategiko berri bat lantzen ari da, 2020-2023 denboraldirako. Eta plan hau modu partehartzaile batean diseinatu nahi da, entzunez, bai REASeko kide direnei, baita ESSko beste pertsona zein erakundei edo modu batean edo bestean gurekin erlazionatzen zaretenoi. Entzute lan honen ataltzat proposatzen den gauzetariko bat galdetegi erraz bat … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Sozial eta Solidarioak bihotza erakutsi du aurten ere

2019 azaroa 15
Kategoriarik gabe

Atzo, Madrilen ospatu zen 2019ko Auditoria/Balantze Sozialaren emaitzen aurkezpenaren ekitaldia. Urtero egiten den argazki honen bidez, REASen eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren egoera ezagutzeko aukera ematen digute, sektorearen sei printzipioekin lotura eginez: Demokrazia eta Ekitatea, Ingurugiro iraunkortasuna, Lankidetza, Irabazi-asmorik gabea, Inguruarekin konpromisoa eta Lana. REASen helburu nagusia, gardentasunean oinarrituta, biztanleriari beraien jardueraren berri ematea da, … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiako Enpresen 2019 Europako Eguna

2019 azaroa 15
Kategoriarik gabe

Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak datorren azaroaren 27an Gizarte Ekonomiako Enpresen 2019 Europako Eguna antolatu du, Estrasburgon. Ektialdiak aurtengo leloa “Gizarte ekonomia: hiriak, erregioak eta gizartea mugitu. Europar Batasunerako inpaktu akordioa” du eta eguna amaitzerako Europar Parlamentu berriari helaraziko zaion hausnarketa dokumentu bat adostuko da. Eskuratu programa (ingelesez), hemen. Izen eman daiteke, hemen. Iturria: Observatorio … Jarraitu irakurtzen

Atzerako kontaketa #fESStarentzat!!

2019 urria 31
Kategoriarik gabe

Urtero bezala, bueltan da Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren egunaren ospakizunarekin. 6 urtez azoken bitartez Merkatu Sozialeko alternatibak ezagutzera eraman ondoren, aurten formatua aldatu dute fESSta ospatzeko azaroak 8 eta 9an Zabalgune Merkatuan! ZER DA fESSta? Ez, ez da mugikorrerako aplikazio bat “gaueko entretenimendua jarduera dibertiarriago eta sozialagoa bilakatzea“ bilatzen duena. fESSta ospakizun bat da … Jarraitu irakurtzen

EEBBetako JACK STACK & SRC Holdings Corporation enpresak jasoko du 2019 urtekoTxemi Cantera Saria

2019 urria 31
Kategoriarik gabe

Kapitalaren %100 langileen eskuetan dagoen enpresa estatubatuarrak jasoko du aurtengo saria. Izan ere, nahiz eta ez dagoen arau formalik, Gizarte Ekonomiako Txemi Cantera Nazioarteko Sariko Epaimahaiak bere egunean erabaki zuen urte batez espainiar estatuko hautagaitzak eta beste urtez bertatik kanpokoak sarituko zirela. Jakina denez, epaimahaia ASLE-ko, UPV/EHU-ko GEZKI Institutuko, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako, Deustuko … Jarraitu irakurtzen

KONFEKOOP ez da Lanbideko Administrazio Kontseiluan egongo

2019 urria 31
Kategoriarik gabe

PNV, PSE eta PP alderdi politikoek EH Bildu-k aurkezturiko proposamena baztertu dute, zeinarekin Lanbideko Administrazio Kontseiluan enpresa erakundeei dagozkien arloan kooperatiben presentzia ziurtatu nahi zen. Gaur egun Confebask-ek soilik parte hartzen du eremu horretan. Erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Lege berria tramitatzen duen ponentziaren baitan hartu da eta EH Bilduren haserrea eragin du, zeinak Confebasken … Jarraitu irakurtzen