Baleren Bakaikoa Azurmendi, Gizarte Ekonomian aditua, Unibertsitate irakasle gisa erretiratu egin da

30 iraila, 2015 | Kategoriarik gabe

Baleren Bakaikoa Azurmendi, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuan katedraduna, urte askotan unibertsitateko GEZKI institutuko zuzendaria, erretiratu egin da. EHU/UPVeko Gizarte Ekonomian espezializatua dagoen institutuan egindako lanak eta ikerketa arlo horretan egindako lan akademikoak oso baliagarri den eskarmentuko pertsona egiten du.

Galdera batzuk erantzun dizkigu.

 

1. Zein da gizarte-ekonomian duzun interesaren eta dedikazioaren arrazoia?

Gizarte-ekonomia interesgarria iruditzen zait ohiko ekonomiak kapitalari bekarrik erantzuten diolako. Gizarte-ekonomia kapitala pertsonen gainetik baloratzen duen ekonomia kapitalistaren aukera demokratikoa izatera irits daiteke – pertsonek sortua eta pertsonei zuzendua-.

2. GEZKI 1986an sortu zen, urte askotan zuzendu duzun unibertsitateko institutua da. Zer izan da GEZKI institutua kooperatibismoaren inguruko unibertsitateko ikerketen eta gizarte-ekonomiaren barruan?

GEZKI eredugarri bilakatu da UPV/EHUn irakaskuntza eta ikerketa arloetan; eta gainera, euskal instituzio publikoetan, eta nolabait euskal gizartean, gizarte-ekonomia ezagutzera eman du. Horrela, gizarte-ekonomiari unibertsitate-eremuan lekua egin zaio. Kontuan izanda, institutua sortu baino lehenago ia ezezaguna zela.

3. GEZKI jaio zenetik 30 urte pasa diren honetan, egin diren ikerketa eta jarduerak ikusi eta gero, euskal gizarte-ekonomiak bizi izan duen garapenaren inguruko ondorioren bat atera zenezake?

Hasiera puntua euskal kooperatibismoari buruzko ikastaro batzuk eta urteroko jardunaldiak, dagokien argitalpenarekin dira. Ikerkuntza gutxi egiten zen. Egun, araututako irakaskuntza eskaintzen dugu (masterra), jardunaldiak eta seminarioak aldizka, indexatutako aldizkari zientifikoa, kongresu zientifikoak antolatzen ditugu eta, batez ere, gizarte-ekonomiaren inguruko gaien ikerketak egiten ditugu. Gainera, Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak EAEko gizarte-ekonomia ezagutzera ematen du, euskal gizarte-ekonomiako datu estatistikoak eta egoerari buruzko urteko txostena helarazten du. Horrela, unibertsitateko jardueretan murgilduta gaude hainbat dimentsiotan; eta, ez hori bakarrik, EAEko, Espainiar Estatuko eta beste hainbat herrialderentzat eredugarri ere bagara (CIRIEC- Internacional barruan dauden herrialdeak, RULESCOOP, IIS).

4. Eta unibertsitatea, zein izan da bere bilakaera?

Ezezaguna izatetik , interés akademiko baloratua izatera pasa da Gizarte Ekonomia. EHUko Errektore jaunak parte hartu zuen Gizarte Ekonomiako Kongresuaren inaugurazioan 2012an, zein GEZKIk, DUk eta MUk antolatu zuten, CIRIECekin lankidetzan. Horrez gain, errektoreorde ugarik parte hartu du GEZKIk antolatutako ekitaldi akademiko askotan. Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren Masterra legeztatzen lagundu zigun EHUko errekktore taldeak.

 

5. Unibertsitatea eta gizarte-ekonomiaren arteko harremanari dagokionez, zure esperientzia kontuan harturik, ba al duzu aholku edo gomendiorik?

Unibertsitatea eta gizarte-ekonomiako erakundeak elkarlanean aritu beharko lirateke, menpekotasunik gabe. Menpekotasunak pentsamenduak egin beharko lituzkeen ekarpen libreak oztopatzen ditu. Ekarpen guzti horien emaitza bakarka lortu daitekeena baino handiago da.

Iturria: OVES/GEEB