Ba al zenekien…

29 apirila, 2022 | Kategoriarik gabe

Inkestatutako UPV/EHUko irakasleen %86ak onartzen duela bere irakasgaian Gizarte Ekonomiarekin zerikusia duten gaiak aztertzen direla, nahiz eta irakaskuntza-gida gehienek ez dioten ekonomia egiteko beste modu horri erreferentzia egiten?

Azken hilabeteotan, Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokia euskal unibertsitateetako Gizarte Ekonomiaren Mapeaketan aritu da lanean. Mapa horretan, gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzak UPV/EHUn, Mondragon Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean duen presentzia aztertzen da. Graduetako programa akademikoetan duen presentzia eta nola mugitzen den erakustea da helburua. Azterketa, batetik, aukeratutako irakasgaien gida akademikoen azterketan oinarritu da, eta, bestetik, irakasleei egindako inkesta bateko datuetatik lortutako lehen mailako informazioan.

Infografia honek EHUn lortutako emaitzak ditu ardatz. Kasu honetan, datu esanguratsuenetako bat da galdetegiaren emaitzek erakusten dutela, nahiz eta irakaskuntza-gidek ez dioten erreferentzia egiten —gehienen kasuan— Ekonomia Sozialari edo haren erakundeei, inkestatutako irakasleen %86ak onartzen duela ekonomia egiteko beste modu horrekin lotutako gaiak lantzen direla. Gehienek GEren definizioa, haren erakundeak, balioak eta printzipioak eta bazkideen harreman juridikoan zentratzen direla.

Irakasleen %83k onartzen du irakasgaiaren denbora osoaren %0-5 bitartean eskaintzen diotela GEri, eta %17k, berriz, %30a baino gehiago. Gainera, gai horiek emateko metodologia klase magistrala da.

Irakasleen iritziari dagokionez, GEri denbora gehiago eskaini beharko litzaiokeen galdetu zitzaien. % 67k uste du beharrezkoa dela gehitzea; izan ere, “GEk, unibertsitate-irakaskuntzan, gutxienez, Euskadiko enpresa-errealitatean duen garrantzia izan beharko luke.” Aldiz, % 33k uste du mantendu egin behar dela egun eskaintzen zaion denbora.

Egindako proposamenen artean, eta azterlan honetan kontuan hartu beharrekoa, GEri buruzko nahitaezko irakasgai bat sortzea litzateke. Irakasgaien ikasketa-planetan sartzeko ideia ere aipatzen da, norberaren borondatez ekitea baino hobea baita.

Infografia

Iturria:OVES/GEEB