Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa masterra, berriro martxan
Ikasleek urtarrilaren 22an amaitu zituzten enborreko ikasgaiak eta otsailaren 10ean ekingo diete hautazkoei. Ostera, praktikak eta masterraren amaierako lana egingo dituzte.
Ikasleek urtarrilaren 22an amaitu zituzten enborreko ikasgaiak eta otsailaren 10ean ekingo diete hautazkoei. Ostera, praktikak eta masterraren amaierako lana egingo dituzte.
Abenduaren 4a eta 6a bitartean Mexiko Hirian Nazioarteko Foro bat eta “Garapen Sozialaren produkzio estrategia”ren inguruko Topaketak egin ziren, Mexikoko gobernuko Gizarte Garapenerako Idazkaritzak antolatuta (SEDESOL). Bertan, 2012an Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) onartutako Latinoamerikako Gizarte Ekonomiari buruzko txostena baloratu zuten. Irizpen horren garapenean, aholkulari izan zuten Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko zuzendaria eta CIRIEC-Espainiako … Jarraitu irakurtzen
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak burutu duen Euskal Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostenak, 2011ean, 2010 urtearekin alderatuz, enplegu zentru berezien enplegua %6 igo zela agerian uzten du.
Politika Publikoen Europako Institutua eta Martinika, Alsazia, Strasbourg, Kaen, Reims, Paue eta Paristik etorritako politikari talde bat Euskadiko Gizarte Ekonomia gaien inguruan prestakuntza jasotzeko jardunaldi batera joan dira GEZKIrekin eta OVES/GEEBrekin batera. Arratsaldean, Maria Ubarretxena Gizarte Ekonomiako zuzendariak egin zien harrera.
Masterrean nahitaezkoa den ‘Gizarte ekonomiako eta ekonomia solidarioko entitateak’ ikasgaiaren barruan sektore hori osatzen duten erakundeak ezagutzera ematen dira. EHLABEk, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak, Enplegu Zentro Berezi bat bisitatzea proposatu zuen; GUREAK Tailerrak. Zentro horren instalazioak EHUko enpresaritza fakultatetik oso gertu daude. Bisitan Jon Ander Arzallusek lagundu zien, GUREAK taldeko berrikuntza zuzendariak. Hainbat bideo … Jarraitu irakurtzen
Radrigan Rubio irakasleak ‘R-Enpresa Eboluzioa: giza baliabideen berrikuntza’ ikastaroan parte hartu zuen aste horretan. Mondragon Unibertsitateko enpresaritza fakultateak eskainitako ikastaroa da, Txileko Merkataritzako Espainiar Ganbera Ofizialarekin eta OTIC PROFORMArekin elkarlanean. Testuinguru horretan, Radrigan Rubio irakasleak Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokian egin zuen bilera, eta bertan Jose Maria Perez de Uralde GEEBeko zuzendariak eta Baleren Bakaikoa GEZKIko … Jarraitu irakurtzen
Iragan irailaren 27an EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Master ofiziala aurkeztu zuten, euskal Gizarte Ekonomiako hainbat eragileren eta masterreko irakasle eta ikasle talde baten partaidetza izan zuen ekitaldi batean. GEZKIko eta Masterreko zuzendari Baleren Bakaikoak eman zion hasiera ekitaldiari eta ikasketa programaren antolakuntzan lagundu duten guztiei eskerrak eman zizkien. José María Beraza Donostiako … Jarraitu irakurtzen
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko (OVES/GEEB) zuzendari José María Pérez de Uraldek ‘Sozietate kooperatiboaren funtzio soziala XXI. mendean’ izenburudun udako ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartu zuen, Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean, ‘Gizarte Ekonomiako Legearen aplikazio eraginkorra’ izenburupeko hitzaldiarekin. Informazio gehiago
Eusko Legebiltzarrean ordezkatutako talde politiko guztiek hartu zuten parte. Bideoa
Marco Antonio Rodrigok, UPV/EHUko GEZKI Institutuko Zuzendariordea, zuzendatutako eztabaida. Bideoa