editorea

Etikalia, higiezinen agentzia etikoa, REAS Euskadi-ren kide egin da

2015 otsaila 19
Kategoriarik gabe

Etikalia, Estatuko lehen higiezinen agentzia etikoa, REAS Euskadi ekonomia solidarioaren sareko kide egin da. Roberto Cacho Etikaliako zuzendariaren hitzetan, ekonomia solidarioaren sektorean urteak daramatzaten erakundeekin hitzarmenak lortzeko helburua du enpresak, eta baita entitate horien jardunbide egokiak gertutik ezagutu eta higiezinen sektorean aplikatzeko asmoa ere. REAS ekonomia solidario eta alternatiboko sareen saretik pertsonen eta ingurunearen zerbitzura … Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako Foru Aldundia GoiEner kooperatibarekin elkarlanean arituko da

2015 otsaila 19
Kategoriarik gabe

GoiEner irabazi-asmorik gabeko kontsumo-kooperatibak energia elektriko berriztagarria komertzializatzen du 2012. urtetik, eta 2.700 bazkidetik gora ditu. Gipuzkoako kooperatiba hori arduratzen da etxe eta enpresak energia berriztagarriarekin hornitzeaz, Ipar Europako hainbat herrialdetan jada ezarrita dagoen sistema eredu gisa hartuz.   Goienerren motako beste kooperatibarik ez dago Euskadin, eta Espainiako beste leku batzuetan, Sorian edo Guadalajaran, antzeko … Jarraitu irakurtzen

Lantegi Batuak erakundeak desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintzekin eman dio hasiera 2015 urteari

2015 otsaila 19
Kategoriarik gabe

Lantegi Batuak erakundeak desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintzak sustatuz eman dio hasiera 2015 urteari. Ekimen horien artean hiru nabarmentzen ditugu: blog berriaren aurkezpena, Ausolan kooperatibarekin sinatutako akordioa, eta, zahartze aktiboaren filosofiaren barne, desgaitasuna duten pertsona helduen bizi-kalitateari buruzko ikerketa. Alde batetik, Lantegi Batuak entitateak urtarrilean estreinatu zuen blog berria, www.cienporciencapaces.com. Kanal berri hori online komunikazio … Jarraitu irakurtzen

ANEL elkarteak pertsonen arretan duen esperientzia EBeko lau herrialdetara zabalduko du

2015 otsaila 19
Kategoriarik gabe

ANELek, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak, emakume langabetuen ekintzailetza eta trebakuntza profesionala sustatzen duen esperientzia zabaldu nahi dute Italiara, Frantziara, Errumaniara eta Lituaniara, CAREMPLOY programaren bidez. Egitasmo horrek, gizarte eta osasun arloetan prestakuntza emateaz gain, “norbere kontura hasteko aukera ematen die emakumeei, etxez etxeko arreta eskaintzen duen Nafarroako lehen kooperatibaren bidez”. MCuida du izena eta … Jarraitu irakurtzen

José Luis Monzón irakasleak, Valentziako Unibertsitateko Ekonomia aplikatuko katedradunak, CIRIEC-Espainiako presidentzia utziko duela iragarri du

2015 otsaila 17
Kategoriarik gabe

Joan den otsailaren 6an, Madrilgo CIRIEC-Espainiako zuzendaritza-kontseiluak egin zuen bileran, Monzón irakasleak elkartearen presidentzia exekutiboa uzteko asmoa iragarri zuen, 28 urtez honen buru izan eta gero. Erabaki horrek ez du eraginik izan CIRIEC-Espainia eta nazioarteko CIRIEC elkarteetan dituen beste arduretan; bereziki, zuzenduko duen batzorde zientifikoan. Monzón irakaslea Valentziako Unibertsitateako Ekonomia Aplikatuko katedraduna da, gizarte-ekonomian mundu … Jarraitu irakurtzen

Eroskik eta Nestlék bizitza osasuntsurako ohiturak sustatuko dituen kanpaina jarri dute martxan

2015 otsaila 17
Kategoriarik gabe

Eroski kooperatibak menu orekatuen planifikazioa errazten duen tresna interaktibo bati buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu bere denda-sarean. Saio horietara bertaratzen diren bazkideek Planner Menua ezagutzeko aukera izango dute. Asteko menua modu errazean planifikatzeko, Nestlék familiei laguntzeko sortu duen online tresna interaktiboa da hori. Aplikazioa www.nestlemenuplanner.es web orrian dago erabilgarri, eta nutrizio aldetik oreka bermatzen laguntzen du … Jarraitu irakurtzen

RPK kooperatiba-taldeak BMWrekin akordioa sinatu eta Alemanian eskumendeko enpresa sortu du

2015 otsaila 17
Kategoriarik gabe

Urte eta erdiz bisitak, elkarrizketak, deiak eta kontu-ikuskaritzak egin eta gero, Gasteizko RPK kooperatiba taldeak ekoizpen ildo berria estreinatu du BMW 3,4 eta 5 serieetako motorren balbularako kontrol sistemako piezetako bat osorik fabrikatu ahal izateko. Izan ere, kooperatibak gaitasun handia du industriaren, medikuntzaren, elektrizitatearen eta bere indarrez dabiltzan makinen sektoreetarako irtenbideak asmatzeko.   Horrela, Gamarrako … Jarraitu irakurtzen

Enpresetan langileen parte-hartzea bultzatzeko programa berri bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak

2015 otsaila 9
Kategoriarik gabe

Eusko Jaurlaritzak, Innobideak 2015 estrategiaren barne, programa berri bat sortu du enpresetan langileen parte-hartzea bultzatzeko. Egitasmo horrek euskal enpresen berrikuntza sustatuko du teknologia alorretik at. Modu horretan, Innobideak-Pertsonak programa lagungarria izango da enpresen jardueran langileen partaidetza suspertzeko zenbait eremutan: kudeaketa arloko erabakietan, irabazien banaketan edota enpresaren kapital ekonomikoaren parte izateko aukeran. Egitasmoak milioi bat euroko … Jarraitu irakurtzen

EROSKIK 22 milioi euro interes ordaindu dizkie menpeko finantza-ekarpenen inbertitzaileei

2015 otsaila 9
Kategoriarik gabe

Joan de otsailaren 2an, EROSKIk 22 milioi euro ordaindu zizkien menpeko finantza-ekarpenen (MFE) inbertitzaileei, 2014 urteari zegozkion interesak kitatzeko.   2002ko hazkundea finantzatzeko Eroskik lehen MFEen jaulkipena egin zuenetik, kooperatibak garaiz egin izan du urteroko interes ordainketa. Guztira, 314 milioi euro pagatu ditu dagoeneko. Urte hauetan guztietan zehar, MFEen ordainsaria beti izan da %3tik gorakoa, … Jarraitu irakurtzen

2012 Euskal Gizarte Ekonomiaren Txostenea

2015 urtarrila 29
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak argitaratutako Euskal Gizarte Ekonomiaren txostenean aipatzen denez, 2009 eta 2012 urte bitartean %3,9 bazkide gehiago lortu dituzte Euskadiko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek (BGAE. Iturria: OVES-GEEB