Eko-berrikuntza: kooperatibeen ahalmenak eta mugak
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batzuk kooperatibek ingurumen-onurak dakartzan berrikuntza (eko-berrikuntza) sustatzeko dituzten potentzialtasunak eta mugak ikertzen ari dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batzuk kooperatibek ingurumen-onurak dakartzan berrikuntza (eko-berrikuntza) sustatzeko dituzten potentzialtasunak eta mugak ikertzen ari dira.
Aurten Kooperatiben Legearen Udako Eskola Pulan (Kroazia) ospatuko da, abuztuaren 22tik 28ra.
Joan den otsailaren 22-24an Lisboan egin zen 2026 AEDEM Global Summit kongresuan Julen Izagirre eta Aitziber Etxezarreta GEZKIko ikertzaileek aurkeztutako lana saritua izan zen (marketineko lan onenaren accesit saria). “Marketin-tresnak ekonomia sozial eta solidarioko erakundeentzat: proposamen deontologikoa” izenburupean aurkeztutako komunikazioa, IKD Ondu “Ikaskuntza kooperatiboa eta ikerketan oinarritua: ziklo arteko ibilbide akademikoa garatzea Gizarte Ekonomia aztertzeko” … Jarraitu irakurtzen
Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrak, 2025/2026 edizioan, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak ematen dituen María Goyri Sarien kategorian akzesita lortu zuen. Martxoaren 6an, ostiralean, Marcia Nuñez Catalanek egindako Master Amaierako Lana —GEZKI Institutuko Aitor Bengoetxea Alkorta eta Luis Miguel Uharte Pozas irakasleen tutoretzapean— saritu zuten Leioa-Bilboko campusean egindako ekitaldi hunkigarri batean. MAL, “Printzipio Kooperatiboak eta Nazioarteko Aliantza … Jarraitu irakurtzen
“A gender approach on the contribution of the social and solidarity economy to regional employment: The case of the Basque autonomous community” artikuluak Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) egiten dituen ekarpenen inguruko arrakala akademikoak murrizten ditu. Genero-ikuspegia jaitsi egin zen, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikertzaileek garatutako ikerketari esker, ESSk enplegu-tasan duen eragin positiboa ikus … Jarraitu irakurtzen
Aitor Bengoetxea Alkorta eta Itziar Villafañez Pérez GEZKIko ikerlariek parte hartu zuen otsailak 11 eta 12an, Moshi hirian (Tanzania), 5TH INTERNATIONAL FORUM ON COOPERATIVE LAW topaketan, Moshi Cooperative University-n. Antolatzaile gisa, hiru erakunde aritu ziren elkarlanean: Moshiko Unibertsitate kooperatiboa, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, eta Ius Cooperativum. Parte hartzaileen artean, nabarmendu daitezke Alphonce Mbuya Moshiko Unibertsitateko irakaslea, … Jarraitu irakurtzen
BGAE-EN FISKALITATE BERRIA Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sustatutako zerga-berrikuspena oso-osorik sartu da indarrean 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Besteak beste, BGAEen ekarpenen eta prestazioen zerga-araubidea eguneratu du berrikuspenak. Hauek dira berritasun nagusiak1: Enpresa-ekarpen eta -kontribuzioengatiko murrizketa-muga berriak: 5.000 euro urtean, banakako eta elkartutako BGAEei egindako ekarpenen baturarako. 8.000 euro, urteko enpresa-ekarpenen eta enplegu-sistemako bazkideak egindako ekarpenen baturarako. … Jarraitu irakurtzen
Aurten Irailaren 29an ospatu genuen Ekonomia Sozial eta Solidarioko master ofizialaren ikasturte berriaren irekiera Fakultateko Ekitaldi Aretoan. XIII. edizioko ikasle berrien aurrean urtero bezala sarrera hitzaldia antolatu zen, hitz hartze instituzionalen ondoren. Lehen zati honetan Aitziber Etxezarreta GEZKI Institutuko zuzendariak, Ana Beraza Fakultateko dekanaordeak eta Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak hartu zuten hitza, … Jarraitu irakurtzen
Garapen Kontseilua eta Pyrène Euro-institutoaren eskutik “Muga jan edo elikatu? Elikadura mugaldean, bertakoa urrunekoa denean” bi eguneko jardunaldi izan zen joan den urriak 16 eta 17, Baionako UPPAn eta Donostiako EHUko campusean, hurrenez hurren. Bertan izan ginen parte hartzen eta ekimena sustatzen GEZKIko hainbat kide. Hemen ekimenaren programa osoa: https://iparralde2040.org/?Imugaelikadura Jardunaldiak mugaldeko laborantza eta elikaduraren … Jarraitu irakurtzen
Gezki Institutuak 2025eko urriaren 23tik 25era Pisan eta Luccan egin den Rulescoopeko XVIII. Kongresuan parte hartu du. Kongresua Scuola Superiore Sant ‘Anna unibertsitate erakunde publikoan egin da, non jarduera garrantzitsua garatzen baita ikerketaren eta berrikuntza sozialaren esparruan. Aurtengo gai nagusia ekonomia sozial eta solidarioak (ESS) nazio mailan eta nazioarteko hainbat testuingurutan egoera ahulean dauden subjektuak … Jarraitu irakurtzen