Artitzar Erauskin

GEZKIREN IKERKETA-LANAK NAZIOARTEKO AITORTZA JASO DU BORDELEN

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Bordelen ospatu den CIRIEC International nazioarteko kongresuan, Gezkiko kide diren Aitor Bengoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Irune Suberbiola, Jon Morandeira eta Mirene Begiristain ikertzaileek aurkeztutako ponentzia saritua izan da, Emile Durkheim Zentroko Xabier Itçaina (Gezkiko kolaboratzailea) eta Maxime Kieffer ikertzaileekin elkarlanean egindako lanagatik. Hain zuzen, lan honek UNTFSSE (United Nations Inter-Agency Task Force on Social and Solidarity … Jarraitu irakurtzen

GEZKI ETA ÉMILE DURKHEIM ZENTROAK ELKARLANA SENDOTU DUTE EUSKAMPUS LTC INCUBATOR – EKOSOZILAB PROIEKTUAREN BAITAN

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Bordelen egin den CIRIEC nazioarteko kongresuan parte hartzea baliatuta, Gezki (UPV/EHU) eta Sciences Po Bordeaux-ko Émile Durkheim Zentroko kideok elkarlanaren jarraipen eta dinamizazio bilera egin genuen, Euskampus LTC Incubator – EkosoziLab proiektuaren esparruan. Topaketaren helburua egindako bidea baloratzea izan zen, eta hurrengo urratsak zehaztea. Lehen urtean, proiektua sareak sortzera eta bi erakundeetako ikertzaileen arteko harremanak … Jarraitu irakurtzen

GEZKI BORDELEKO CIRIEC 2025 NAZIOARTEKO KONGRESUAN

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Urriaren 27tik 29ra Bordelen egin zen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko Ikerketa Kongresuaren 10. edizioa, CIRIEC International eta Chaire TerrESS (Sciences Po Bordeaux) erakundeen eskutik, «Ekonomia Sozial eta Solidarioaren papera trantsizio sozio-ekologikoan» lelopean. Munduko hainbat lekutako 400 ikertzaile baino gehiago bildu ziren, besteak beste Maryline Filippi, Carmen Marcuello, Rafael Chaves eta Pavlina Tcherneva bezalako erreferentziekin, trantsizio … Jarraitu irakurtzen

ASSET_Arizmendiarrieta Social Economy Thint Tank-aren lehen Foroa

2025 maiatza 9
Boletina

ASETT foroa Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian izango da maiatzaren 29an eta 30ean. Gizarte Ekonomia ardatz gisa hartuta, bi egunetan gizarte-berrikuntza landuko da, ezarritako ereduen eta kasu arrakastatsuen bidez. Gizarte-ekonomiako figura garrantzitsuenak 1. artikuluan bilduko dira. ASETT foroa, gizarte-ekonomiaren erronkak eta aukerak ezagutzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko.

EHUko “essi ikasgela”-ren inaugurazioa: bizitza erdigunean jarriko duen ekonomia eta heziketa-bideen alde.

2025 maiatza 9
Boletina

Martxoaren 21ean inauguratu zen EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean essi ikasgela (Ekonomia Sozial eta Solidarioa Ikasgela), EHUko Gezki eta Hegoa institutuak eta ESSEn (Ekonomia Sozial Solidario Eraldatzailean) diharduten REAS-Euskadi, Olatukoop eta beste hainbat eragileen artean eraiki nahi dugun zubi-tresna berria.  Ekitaldia EHUko ordezkarien hitzaldiarekin hasi zen, Koldo Callado (Zientzia eta Gizarte Garapeneko errektorea), Ana … Jarraitu irakurtzen