Albisteak

Laboral Kutxa eta Fiare Banca Etica-ren arteko lankidetza akordioa

2017 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Bi erakundeek partekatzen dituzten baloreetan oinarriturik akordio marko bat sinatu dute lankidetza ildoak zehazteko. Fiare Banca Etica-k, espainiar estatuko Banca Etica-ren sukurtsala, eta Laboral Kutxa-k akordio marko bat sinatu dute lankidetza ildoak zehazteko, balore batzuetan oinarriturik: kooperatibagintza eta kreditua pertsonen zerbitzuan dagoen ekonomia errealaren garapenerako funtsezko tresna bezala ulertzea. BpE-ren ordezkaritzak (Ugo Biggeri presidentearekin buruan) … Jarraitu irakurtzen

CIRIEC-España zuzendaritza batzordearen berritzea. Adoración Mozas da presidente berria

2017 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Pasa den ekainaren 16an Valentzian egin zen urteroko asanblada, non zuzendaritza batzordea berritu zen eta Adoración Mozas Moral (Jaen-eko unibertsitatea) aukeratua izan zen presidente berri. Gainera, Carmen Marcuello (Zaragozako unibertsitatea) eta Sebastián Reyna (UPTA sindikatua) presidente orde berriak dira, José Luis Monzón (Valentziako unibertsitatea) zuzendari delarik. Zuzendaritza batzorde berria hemen ikus daiteke. Aipatzekoa da, baita … Jarraitu irakurtzen

Ulma: garai bateko arima soziala berpiztu nahian

2017 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Beste kooperatibetako ordezkariak presente zeudelarik, Raul Garcia-k, Ulmako presidenteak, kooperatiben balioei buruz eta Ulmak arlo honetan dituen erronkei buruz hitz egin zuen pasa den hilabetean izaniko bilera batean. Antza, Ulmak aspektu hau gehiago jorratzeko asmoa du hemendik aurrera. Bileran landuriko alorrak hauek izan ziren: garapenerako lankidetza, ongizatea eta osasuna, kooperatibagintza, hezkuntza, euskara, gizarteratzea, ingurumena, kirola … Jarraitu irakurtzen

Oinarrizko errentaren inguruko workshop-a egin da Bartzelonan, euskal zein nazioarteko ordezkariekin

2017 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Maiatzaren 25 eta 26an Bartzelonan nazioarteko workshop bat burutu zen, oinarrizko errentaren inguruan, IBEI (Institut Barcelona d’estudis Internacionals) institutuak antolatua. Nazioarteko ordezkarien presentzia nabaria egon zen, baita Euskadiko oinarrizko errentaren elkartekoak ere. Aipatzekoa da herrialde ezberdinetako pertsonen parte hartzea, hala nola, Espainia, Portugal, Finlandia, Eskozia, Ingalaterra, Kanada, Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak. Euskaditik ondorengoek parte … Jarraitu irakurtzen

BBK SESTAO ELEKTRONIKA, lanbide heziketa egokituaren arloko erreferentea, Lantegi Batuak-en proiektu berria

2017 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Lantegi Batuak-en Sestaoko zentro berriak ehun lanpostutik gora sortuko ditu Ezkerraldean, urritasuna duten pertsonentzat. BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 900.000 euroko ekarpena egingo dute proiektu berrirako, zeina 2018ko lehen hiruhilekoan martxan egongo dela aurreikusi den. BBK SESTAO ELEKTRONIKA erreferentea izango da lanbide heziketa egokituaren arloan, elektronikaren espezialitatean. Urritasuna duten pertsonentzako egokitutako prestakuntza proiektu … Jarraitu irakurtzen

Sendotu Aldi Berean programa

2017 ekaina 30
Kategoriarik gabe

SENDOTU ALDI BEREAN programa, Peñascal eta 3. sektoreko hainbat erakundek (Sartu, Agiantza eta Caritas) bultzatuta, Gipuzkoako aldundiak aukeratua izan da bere gizarteratze aktibo eta laneratze politika aurkezteko. Honen bitartez laneratze eta inklusio soziala bultzatu nahi dute esklusio arriskuan dauden pertsonen artean, beraien laneratze baldintzak eta laneratzea hobetuz, beraien formazioa hobetuko duten akzio, teknika eta konpetentzia … Jarraitu irakurtzen

Uztailak 1, “Kooperatiben Nazioarteko Eguna”

2017 ekaina 29
Kategoriarik gabe

Alianza Cooperativa Internacional (ACI) eta Nazio Batuen Erakundeak antolatuta, jardunaldi honek kooperatiben garrantziaren inguruko kontzientzia bultzatu nahi du. Edizio honetan leloa hauxe da: “kooperatibei esker, inor ez da atzean geratzen”, fokua inklusio sozialean jarriz. Eusko Jaurlaritzak kooperatibismoaren garapenarekin daukankonpromisoa berretsi egin du María Jesús San Josék, Lan eta Justizia sailburuak. María Jesús San José Lan … Jarraitu irakurtzen

CIRIEC-ek Gizarte Ekonomiak Europar Batasunean izan duen eboluzioari buruzko txostena aurkeztu du

2017 ekaina 29
Kategoriarik gabe

Aurreko ekainaren 8an CIRIEC-ek CESEren aginduz landutako “Gizarte Ekonomiaren eboluzioa Europar Batasunean” txostena aurkeztu zuen. Lan honetan EBko 28 estatutako 89 adituk parte hartu dute, José Luis Monzón eta Rafael Chaves irakasleek zuzendu dutena. Txosten berri honek, 2007an eta 2012an egindakoak eguneratzen ditu. Berritasunen artean, kontzeptu berrien azterketa azpimarratu behar da, hala nola, gizarte ekintzailetza, … Jarraitu irakurtzen

Gobernu-organoak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeetan

2017 ekaina 29
Kategoriarik gabe

Aurreko ekainaren 27an, Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokiak, azken hilabeteetan egin duen “Gobernu-organoak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeetan”ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen.   Interesa pizten duen gaia da, gobernu-organoek sektore honetako erakundeetan paper garrantzitsua jokatzen baitute. Bestalde, ikerketa hiru zati ezberdinetan sailka daiteke: – Lehenengoa, gobernu-organoen ezaugarriak, funtzioak eta barne funtzionamendua. – Bigarrena, zailtasunen eta beharren identifikazioa. … Jarraitu irakurtzen