Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Urtarrilaren 25ean egin zen Donostian, GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolaturik. Peñascal Kooperatibak, REAS Euskadi Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak eta HEGOA institutuak hartu zuten parte. UPV/EHUko Gipuzkoako Kanpusean izan zen eta Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Master Ofiziala egiten ari diren ikasleak gerturatu ziren, gehienbat. UPV/EHUko irakasle eta HEGOAko ikerlari Juan Carlos … Jarraitu irakurtzen
UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Master Ofiziala egiten ari diren ikasleek “tour” txiki bat egin zuten Gipuzkoako gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko errealitate ezberdinak ezagutzeko, REAS Euskadik antolaturik. Goiz osoan zehar egindako bisitak Donostiako Amara Zaharreko auzoan hasi ziren. Bertan Goiener kooperatibak (energia berriztagarrien ekoizpena eta salmentarako sorturiko kooperatiba, zeinak 7.800 bazkide baino gehiago … Jarraitu irakurtzen
CEPES-ek Gizarte Ekonomiaren esperientzia garapenerako lankidetzan ikertzen duen III. Txostena aurkeztu du. Bertan, ekonomia eredu hau Nazio Batuen 2030 Agendan erreklamatzen den aldaketarako eragile garrantzitsua dela aipatzen da, garapen eta lankidetza jasangarriko politiketan aktore garrantzitsua baita. Gizarte Ekonomiako enpresa eta erakundeek 2015 urtea geroztik Garapenerako Lankidetzako 44 proiektu burutu dituzte 23 estatutan zehar. Lan hauek, … Jarraitu irakurtzen
Pasa den urtarrilaren 19an ICA-ko (International Co-operative Alliance) Administrazio Kontseiluak zuzendari orokor berria izendatu zuen. Bruno Roelants, egun CICOPA-ko idazkari orokorra, datozen asteetan hasiko da kargu berriko funtzioak betetzen. Azken urteotan karguan izan den Charles Gouldek bere erretiroa iragarri ondoren hartu zen erabakia. Bruno Roelants 2002an CICOPA-ko Idazkari orokor izendatu zuten, eta bere kargupean, erakundean … Jarraitu irakurtzen
ASLEko lehendakaria eta FMD CARBIDEko zuzendaria den Kepa Olivaresek, Deia aldizkarian emandako elkarrizketan: “Langileek enpresetan duten parte-hartzeak ibilbide luzea dauka Euskadin, lan sozietateak bezalako ereduen bitartez”. ASLEko enpresen hobekuntzari buruz hitz egin zuen, enplegu maila mantentzeaz gain, arinki igotzea lortu baitute. Bestalde, azpimarratu zuen krisian dauden enpresek ez dutela, jada, lan sozietatearen eredua erabiltzen birmoldaketarako; … Jarraitu irakurtzen
Pasa den abenduaren 29an Gizarte Ekonomiako 2017-2020 Estrategia onartu zen Ministro Kontseiluan. Dokumentua 11 ardatzen inguruan egituratzen da, eta helburu nagusia gizarte ekonomiaren eredua finkatzea eta sustatzea da, datozen aldaketen aurrean berrikuntza sektorean lehena izan dadin. Estrategiak honako akzioak biltzen ditu: – Kalitatezko enplegu iraunkor eta barneratzailea lehenesten da, ekintzailetza kolektiboren aldeko neurrien bitartez. – … Jarraitu irakurtzen
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak argitaratu berri du, non sektoreak orokorrean eta sektoreko familia ezberdinek banan bana izandako bilakaera hurbila aztertzen den, datu sozio-ekonomikoez lagunduta. Txostenean ikusten denez, Gizarte Ekonomiak Euskal Autonomia Erkidegoan geroz eta garrantzi handiagoa hartzen jarraitzen du. Txostena hiru atal nagusietan banatzen da. Lehenengoan txostenaren aurkezpena egiten da, bigarrenean Gizarte Ekonomiak orokorrean izandako … Jarraitu irakurtzen
Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian. Ekonomia sozial eta solidarioaren arloan, Andeetako eskualdean, Hegoa Institutuak burutzen ari … Jarraitu irakurtzen
Unibertsitate irakaskuntzaren erronka nagusienetako bat Gizarte Ekonomiari eta bere printzipio eta balioen ezagutzari zuzendutako formakuntza hobetzea eta zabaltzea da. Behatokian “Gizarte Ekonomiaren integrazioa EHUko gradu ikasketetan: ikerketa kuantitatiboa” ikerlana burutu zen, helburu nagusia Gizarte Ekonomiak gure unibertsitateko gradu ikasketetan duen integrazio maila neurtzeaz gain, beste unibertsitatetan aplikatu daitekeen esperientzia pilotua diseinatzea zena. Horretarako, gradu ezberdinetako … Jarraitu irakurtzen