Gizarte Ekonomia eta Solidarioko ekaineko argitalpenak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Datorren ekainaren 7an Donostian GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak eta Ekai Center-en artean antolaturiko jardunaldian kooperatiben egonkortasun instituzionalaren inguruan arituko dira. Lan kooperatiben inguruko eztabaidak zeresan handia eman izan du, baita bere lurralde ezarpenak ere. Izan ere lan kooperatiba ezberdinen artean diferentzia handiak aurkitzen dira. Gehienak txikiak dira eta ekonomian duten pisua marjinala … Jarraitu irakurtzen
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Etxebizitza eta Gizarte Ekonomia ez dira hertsiki loturiko kontzeptuak eta esparruak izan gurean. Etxebizitza, merkatuaren arlo pribatuan edota politika publikoen eremuan kokatu izan dugu tradizionalki, baina gero eta gehiago dira etxebizitza beharrak bestelako era batean betetzeko helburuarekin sorturiko ekimen eta saiakera berritzaileak, gizarte ekonomiarekin erabat loturik. Gai honi buruzko hausnarketa sakona egin nahi dugu GEZKI-tik, … Jarraitu irakurtzen
REVES aldizkaria izaera zientifikoa duen argitalpena da, 2004. urtean Euskal Herriko Unibertsitateko GEZKI Gizarte Ekonomiaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren eskutik jaio zena. Artikuluak bidaltzeko epea maiatzaren 31 da. Deialdi honetan bereziki izango dira kontuan etxebizitza-kooperatiben inguruko artikuluak, Gizarte Ekonomia eta Euskal Herriari buruzkoak eta euskaraz idatzitakoak. Aldizkariak normalean Gizarte Ekonomia osatzen duten sektore ezberdinei arreta … Jarraitu irakurtzen
Pasa den apirilaren 12an, Enpresa Zuzenbidearen gai ezberdinen inguruko hitzaldi zikloen bigarren jardunaldia egin zen UPV/EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Oraingoan, Euskadiko Kooperatiba Legearen erreforma izan zen gai nagusia. Jardunaldi honetan, Jokin Diazek, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendariak, eta Alfredo Ispizuak, Esko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendari-ohiak, parte hartu zuten. Hitzaldiaren lehenengo zatian, Gizarte Ekonomiaren inguruan aritu … Jarraitu irakurtzen
Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) hurrengo maiatzaren 11ko Kontseilu Orokorrean, lan sozietateez gain, Euskadiko langileek parte-hartutako enpresak integratuko ditu. 2015eko Lan Sozietateen legearen modifikazioaren ondoren, ASLEk bere estatutuak aldatu behar izan zituen, forma juridikoa kontutan hartu gabe, sozietatearen kapitalean edota emaitzetan langileek parte hartzea onartzen duten enpresak barne hartu ahal izateko. ASLEren aldarrikapenetako bat izan … Jarraitu irakurtzen
Kongresua Iruñako Udaletxeak eta CEIN (Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra) arteko elkarlanari esker egin zen eta apirilaren 24 eta 26 bitartean eraman zen aurrera Nafarroako hiriburuan. Kongresu hau “Pamplona Emprende” proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektuak kooperatibagintza eta gizarte ekonomiako arloan ekintzailetza sustatzeko helburua du, gizarte parte hartzaileago eta bateratuago bat lortzeko duen … Jarraitu irakurtzen
KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia den SPRI-ren Administrazio Kontseiluan sartu da. Ordezkaritza hau KONFEKOOP erakunde eta estruktura ezberdinetan kooperatiben presentzia bermatzeko aurrera daraman lan ildoan barneratzen da. Barneratze honekin, gainera, kooperatibagintzak Euskal Autonomia Erkidegoko ehun ekonomiko eta sozialean duen ekarpen eta garrantzia aitortzen da. Iturria: TuLankide