Gizarte Ekonomiaren inguruko martxoko argitalpen berriak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomia eta Solidarioko familia guztietako erakundeek, pasa den martxoaren 8an ospatu zen Emakumearen Nazioarteko Egunean partu hartu zuten. Ekimen ezberdinak burutu zituzten emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunak salatzeko, batez ere, lan mundukoak. Garapen Iraunkorreko 5. Helburua betetzeko erronka jaso dute Gizarte Ekonomia eta Solidarioko erakunde guztiek: “Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta nesken … Jarraitu irakurtzen
Laneratzea eta ekintzailetasuna errazteko ASLE eta Vital Fundazioak akordioa berritu dute. Hiru ekimen konkretuk osatzen duten programak Arabako ekintzaileei sostengua emateko helburua du. Hiru ekimen konkretuetako lehena ekintzailetzari sostengua ematea da, 1.250 euroko laguntza poltsa bat sortu duelarik Vital Fundazioak, Araban Lan Sozietate bat sortzen duten ekintzaile bakoitzarentzat. ASLEk, modu berean, ekintzaile bakoitzari laguntza eskainiko … Jarraitu irakurtzen
Azken lau urteotan, ALBOAN eta REAS Euskadi elkarteetan, zenbait jarduera garatu dituzte elkarrekin, ekonomia solidarioaren eremuari dagokion prestakuntza eskaintzeko eta sentsibilizatzeko. Lan horren emaitza da sinatu berri duten modu egonkorreko lankidetza-markua, elkarren ekimenen eragina areagotzeko asmoz. Plazaratu dutenez, “horrela, ekonomia solidarioaren eremuko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko guneak eratzea ari gara aztertzen: alde batetik gure gizartean, … Jarraitu irakurtzen
Ekimen honi esker 402 enplegu sortu ziren gurean. Sozietateen heriotza-tasa %5,71an kokatzen da, eta sortu diren kooperatiba gehienak Lan Elkartukoak dira. Pasa den 2018an, Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak, 139 kooperatiba berriren sorrera sustatu zuen Euskadin. Gehienak, 130, Lan Elkartuko kooperatibak, 5 Etxebizitzakoak eta 1 Kontsumokoa, Hezkuntzakoa eta Enpresa Zerbitzuak eskaintzen dituen Bigarren Gradukoa. Elkar-Lanek Bilbon aurkeztu … Jarraitu irakurtzen
Kontsumitzaileengandik hurbil izateak, gero eta kontsumo arduratsu eta iraunkorragoak, berrikuntzak eta etengabeko egokitzapenak finkatuko dituzte hurrengo erronketarako oinarriak. EROSKIk bere 50. urteurrena ospatu zuen pasa den martxoaren 12an, Bilboko Azkuna Zentroko entzunaretoan. EROSKIko ordezkariez gain, Iñigo Urkullu lehendakaria; Arantxa Tapia, Ekonomia Garapenerako sailburua; Sonia Perez, Bizkaiko Turismo sailburua; Mª Jose San Jose, Lan eta Justizia … Jarraitu irakurtzen
Kreditu Kooperatibak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan azken 5 urteotan finantzatu dituen proiektuak jasotzen dituen dokumentu bat argitaratu berri du, erakunde honek duen gardentasun politikari jarraituz. Dirua gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektuak finantzatzeko bideratu dira, ondorengo arloetan: ongizate-sistema: osasun-gizarte zerbitzuak, etxebizitza sozialak, asistentziarako mikrokredituak; efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak: higiezinak isolatzea, kogenerazioa, eguzki-energia termikoa … Jarraitu irakurtzen
Emaus Fundazioak #gauzaTEKA aurkeztu du, erreminta eta beste tresna mota batzuen doako mailegu zerbitzu berritzailea. Kanadan, Erresuma Batuan edota Alemanian ibilbide luzea duten eta arrakastatsuak izen diren esperientzia ezberdinetan oinarritzen den ekimena da. Emaus Fundazioaren eskutik iritsi da Donostiara proiektu berritzaile hau, eta pertsonen eguneroko benetako beharrak eta praktikak biltzen ditu. Emauseko komunikazio arduraduna den … Jarraitu irakurtzen
Pasa den martxoaren 6an, Erkidek antolatutako Kooperatiba Lege Proiektuaren inguruko informazio saioa burutu zen: “sektorearen arau bat sektorearentzat”. Sesioa, Gasteizen burutu zena, sektoreko eragileei zuzenduta zegoen, eta bertan parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria den Jokin Diazek, beste batzuen artean. Bertan azpimarratu zuten, euskal kooperatiben errealitatera eta ahalmenera egokitutako arau-esparru berri bat dela, … Jarraitu irakurtzen
Aldatsa Baratza kooperatibak Hondarribiko Agroaldean Udalak utzitako lursailetako bat ustiatzen du 2015az geroztik, baina orain arte barazki ekologikoak kontsumitzeko hautu pertsonala zena, jantoki kolektiboetara eramateko proiektu berritzailea aurrera eramango dute, izan eskola, zahar etxe eta bestelakoei, barazkiak ez ezik, eskualdeko ekoizleen gainerako produktuak ere hornituz. Horretarako, tokian tokiko ekoizleak saretze lanetan dihardute. Eta Eusko Jaurlaritzaren … Jarraitu irakurtzen