Fiare Banca Eticak 23 milioi euro baino gehiagoko finantzaketa eman dizkie 91 proiekturi Hego Euskal Herrian 2014 eta 2018 urteen bitartean

29 martxoa, 2019 | Kategoriarik gabe

Kreditu Kooperatibak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan azken 5 urteotan finantzatu dituen proiektuak jasotzen dituen dokumentu bat argitaratu berri du, erakunde honek duen gardentasun politikari jarraituz.

Dirua gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektuak finantzatzeko bideratu dira, ondorengo arloetan:

  • ongizate-sistema: osasun-gizarte zerbitzuak, etxebizitza sozialak, asistentziarako mikrokredituak;
  • efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak: higiezinak isolatzea, kogenerazioa, eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa, eolikoa, hidroelektrikoa;
  • ingurumena: hondakinak kudeatzea, lehengaiak birziklatzea, ekoizpen ekobateragarriak;
  • gertuko nekazaritza: produktu organikoak (ekologikoak) ekoitzi eta merkaturatzea; sustatzea merkaturatze-ibilbide laburrak, kontsumo-taldeak eta elikagai-burujabetza prozesuak;
  • nazioarteko lankidetza: Kanpo Harrremanetarako eta Lankidetzarako Ministerioak edota estatuaz gaindiko erakundeek aitorturiko garapenerako lankidetza, mikrofinantzak, finantza etiko eta solidarioak;
  • gizarte- eta kultura-sustapena: hezkuntza, kultura, kirola, gazte-lekuak, e.a.;
  • bidezko merkataritza; hemendik bertatik diharduten entitateak.

Finantzaketaren xehetasunak hemen ikus daitezke.

Iturria: Fiare Banca Etica