Albisteak

Frantziako Pacte legea, Gizarte Ekonomiaren hedapen bezala

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

Joan den apirilean, Frantziako Parlamentuak, ia urte bat iraun duen tramitazioaren ondoren, Enpresen Hazkundea eta Eraldaketarako legea, Pacte izenekoa, onartu zuen azkenik, legedia honetako anbizio handiena duen arau makroekonomiakoa. Legeak berrehun artikulu baino gehiago ditu, eta sinkretismo ideologikoaren itxurazko saiakera batean hainbat eremu jorratzen ditu. Adibidez, prozedura burokratikoak sinplifikatu, aurreikuspen planak bultzatu edo enpresa publikoen … Jarraitu irakurtzen

Ikastolak eta Kooperatibismoa (I.Topaketa): publikotasun berri baten bila: komunitatea eta demokrazia parte-hartzailea

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

Hurrengo uztailaren 8an Eibarren egingo den jardunaldi honetan, Ikastolen mugimenduaren esperientzia aztertuko da Kooperatibismoaren eta Gizarte Ekonomiaren ikuspuntutik. Euskal Herrian ikastolek duten garrantzia hezkuntza-munduan zein euskara eta euskal kulturaren sustapenean duten eraginarekin lotuta dago. Zenbait sektore kritikok, “publikoa, hots, herria, estatuarena” paradigma horretan oinarriturik, zentro pribatu “kontzertatu” gisa definitzen dituzte soilik. Beste batzuk, kritika muturrera … Jarraitu irakurtzen

ASLEk urteko Batzar Nagusia ospatu du

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak pasa den maiatzaren 10ean 2019ko Batzar Nagusia ospatu zuen Bilbon. Jardunaldian, gizarte ekonomiako hainbat eragilek parte hartu zuten, bai eta EAEko instituzioetako hainbat ordezkarik ere. Urkullu Lehendakariak ekitaldiari amaiera eman zion lankidetza ereduak nabarmenduz. Lan eta Justiziako sailburu den María Jesús San Josék irekiera-ekitaldia zuzendu zuen, eta Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresak eta … Jarraitu irakurtzen

REAS Euskadik Alternatibak eta Politika Publikoak Elikatzen webgunea aurkeztu

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

REAS Euskadik webgune berri bat aurkeztu du, Alternatibak eta Politika Publikoak Elikatzen. Bertan, Bizilur, Etxalde-Nekazaritza eta EHNE-Bizkaiaren lanetik abiatuta, azkeneko urteetan aurrera eramandako ekimenak biltzen dira, batez ere bi proiektuen bidez, “Euskal herrian beste bizi ereduak lortzeko burujabetzak ereiten” ikerketa eta “Politika publikoak elikatzen” mintegia. Ekimen guzti hauek eragile anitzek bultzatu dituzte (botere publikoak, akademia, … Jarraitu irakurtzen

Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben IV. Kongresuak eraldaketa digitalak hezkuntzan duen eraginaz jardun zuen

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

“Geroari aurre hartuz” lelopean, maiatzaren 7 eta 8an Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben IV. Kongresua aurrera eraman zen Bilbon. Bigarren eguneko gai nagusia eraldaketa digitalak eta inteligentzia artifizialak hezkuntzan izango duen eragina izan zen. Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék eman zion amaiera Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben IV. Kongresuari, zeinetan bi egunetan zehar 150 profesional baino … Jarraitu irakurtzen

11 urte dira Nazio Batuen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Hitzarmena indarrean sartu zela

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

Desgaitasuna duten pertsonen eskubide eta duintasuna babestera bideraturiko nazioarteko giza eskubideen instrumentua da. Hitzarmenaren zenbait atalek Estatuak behartzen ditu kolektibo honen giza eskubideak bermatuak izan daitezen gizarteko beste kideen pare, legearen aurrean berdintasuna dutela bermatzearekin batera. Hitzarmena Nazio Batuen Erakundearen 2006ko abenduaren 13ko Asanblada Orokorrean onartua izan zen. Espainiar estatuak 2007 urtean berretsi zuen eta … Jarraitu irakurtzen

ESSAQUI proiektuaren bukaerako solasaldia Bordelen

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

Maiatzaren 28 eta 29an, ESSAQUI proiektuaren amaierako solasaldia ospatu zen Bordelen, hiri horretako Science Po fakultatean, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren lurralde erregimenen mutazioei buruzkoa. ESSAQUI proiektua 2015 eta 2019 artean garatu zen, politika publikoek –instituzionalizazioa edo “jardunbide egokien” zirkulazioa, adibidez– Gizarte Ekonomiaren erakundeen hazkunde edo ahultzean izandako eraginak aztertzeko. Hitzaldian “Instituzioak ispiluan” gaia jorratu … Jarraitu irakurtzen

Eroskik etekin operatiboa %19 igotzea lortu du 2018an

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

Taldearen etekin operatiboa zortzigarren urtez hobetu da eta martxoan bankuekin sinaturiko zorraren birfinantzaketarekin egoera finantzario konplexuari aurre egiten jarraitzen dio. Martxoaren hasieran Eroskik hitzarmen bat egin zuen zorraren %75 biltzen duten banku entitateekin hura birfinantzatzeko; guztira, 1.540 milioi euro inguru. Konpromiso horrekin, 2024ko uztailaren 31ra arte zabaldu zuen bere etorkizun finantzarioa. Zehazki, hitzarmenarekin, bi zatitan … Jarraitu irakurtzen

NBEko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko “Task Force”ak ekainean burutuko du GIHei buruzko nazioarteko konferentzia

31 maiatza, 2019
Kategoriarik gabe

Ekainaren 25 eta 26an burutuko da Genevan Gizarte Ekonomia eta Solidarioko “Task Force”aren jardunaldi berezi hau, garapen iraunkorreko helburuak gizarte ekonomiaren alorrean ezartzearen ingurukoa. Konferentzia hau ikertzaile, profesional eta politika publikoen ardura dutenentzako espazio bat izango da, beraien arteko ideiak partekatzeaz gain, Gizarte Ekonomia eta Solidarioak pertsonekin, planetarekin eta oparotasunarekin dituen harreman eta loturak aztertuko … Jarraitu irakurtzen