Iraunkortasuna eta Gizarte Ekonomiaren eraldatze-gaitasuna ardaztu dute CIRIECen kongresua Bukaresten

28 ekaina, 2019 | Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiaren ikerlarien zazpigarren kongresua ospatu zen Bukaresten ekainaren hasieran, 42 herrialdeetatik iritsitako 300 pertsona baino gehiagoen parte-hartzearekin. ‘Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa: sistema ekonomiko berri baten bidean’ leloarekin, kongresua Jorge de Sá, CIRIEC-Nazioartearen presidente oiaren omenaldiarekin hasi zen, José Luís Monzón irakaslearen eskutik.

Ekialdeko Europan ospaturiko lehen kongresua da, aldaketa ekonomiko sakonak ezagutu dituen lurralde batean. Interes handia  piztu zuen kongresuak, 200 ikerketa baino gehiago aurkeztu zirelako eta nazioarteko erakunde askok parte hartu zutelako, Nazio Batuak, Nazioarteko Lan Erakundea edo UNRISD, adibidez.

Jorratutako gaiak kooperatibek hainbat arlo kudeatzeko gaitasunetan zentratu ziren,  nekazaritza, osasuna, hezkuntza edo desberdintasunak bezala. Berriro ere agerian jarri ziren Gizarte Ekonomia definitzeko eta neurtzeko eta bere eragin sozialak ebaluatzeko zailtasunak.

José Luis Monzón irakasleak nabarmendu zuen alde batetik Gizarte Ekonomiaren perimetro argia ezarri dela, baina, beste aldetik, krisialdi garaian, kontzeptu berriak agertu direla, lankidetza ekonomia, ondasun komunaren ekonomia edo berrikuntza soziala, esate baterako.

Iturria: Observatorio Español de Economía Social