Gizarte Ekonomiaren inguruko otsaileko argitalpenak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
40 milioi euro eman dira kredituan ekonomia sozial eta solidarioa garatzeko, eta azken 4 urteetako hazkunde-joerari eutsi zaio. Fiare Banku Etikoak emandako finantziazioa %53 hazi da aurreko urtearekiko, ekonomia erreala sustatuz eta gizartearentzat balio erantsia sortzen duten proiektuak babestuz gizarte-, kultura- eta ingurumen-sektoreetan. Datu horiek ez datoz bat banku-sektorearen joerarekin, non iturri ofizial guztiek urteko … Jarraitu irakurtzen
Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu den Idoia Mendiak pasa den otsailaren 23an kontrastatu zituen Diru-sarrerak Bermatzeko sistemaren hobekuntza eta sailak lantzen dituen gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza- eta enplegu-politikak Sareen Sarearekin, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen elkartea. Mendia Sareen Sareko ordezkariekin bildu zen Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, agente politiko, sozial eta ekonomikoekin … Jarraitu irakurtzen
Chillida Lekun (Hernani) aurkeztu zuten Energiaren Euskal Erakundeak eta KREANek Ekiola egitasmoa. Energia berriztagarrien arloan kooperatibak sustatzea da asmoa, herritarrei parte hartzeko aukera eskainiz energia berriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan, udalerrietan eta eskualdeetan instalatuko diren eguzki parkeen bitartez. Eusko Jaurlaritzako eta MONDRAGONeko energia alorreko goi mailako ordezkariek ezagutzera eman zuten pasa den otsailaren 8an, Chillida Lekuko … Jarraitu irakurtzen
Kataluniako gizarte ekonomiaren erakunde adierazgarriak akordio historiko eta adostasunera iritsi dira, Kataluniako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren etorkizuneko Legearen oinarriak definitzen dituena. Prozesua luzea eta konplexua izan da, baina oso emaitza onak izan ditu. Kataluniako Gizarte Ekonomiaren Elkartea (AESCAT) izan da ekimenaren buru, eta Kataluniako Generalitateko Lan, Gizarte Gai eta Familia Sailaren laguntza izan du. Hauek … Jarraitu irakurtzen
Ekonomia eraldatzaileko Beterri Saretuz programaren bigarren ikasturteari ekingo diote Beterri-Buruntza eskualdean, enpresetan benetako parte-hartzea sustatzeaz gain, sarera eragile gehiago erakartzeko ezagutza saioak egingo dituzte. Ekonomia sozial eta eraldatzaileko zutabeetako bat, langileen parte-hartzea lantoki eta proiektuetan, etengabe elikatu beharreko lurra dela jakitun, Beterri Saretuz egitasmoko antolatzaileek bigarren urtez aktibatu dute partaidetzan oinarrituriko ekosistema sortzea helburu duen programa. Iazko ikasturtean jarri … Jarraitu irakurtzen
Lehiaketa, batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago, eta ekintzailetza kooperatiboko jokaerak sustatzea eta gazteei eredu kooperatiboa hurbiltzea da helburu nagusia. Lankidetza-hitzarmenaren bitartez antolatu da Mondragon City Challenge lehiaketa, eta antolatzaileak dira: Diario Vasco, Arrasateko Udala, MONDRAGON Korporazioa, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Kontseilu Gorena, Konfekoop, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea. Ikasleek taldean lan egingo dute, beren lankidetza … Jarraitu irakurtzen
Ekonomia Sozial eta Solidarioa hazkunderako eredu alternatibo gisa nabarmentzen da NBEko idazkari nagusiaren txostenean, «Garapen jasangarrirako trantsizio sozialki bidezkoa: teknologia digitalek gizartearen garapenean eta guztion ongizatean duten zeregina». Txostena Gizarte Garapenerako Batzordearen hurrengo 59. bilkura-aldirako argitaratu zen. Lanaren Nazioarteko Erakundeak argitaratu duenez, Nazio Batuetako idazkari nagusiak sozialki bidezkoagoa den trantsizio baten beharra aipatzen du, garapen … Jarraitu irakurtzen
Rosa Lavínek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakariak –KONFEKOOP– eta Iñaki Peñak, Kutxako Lan Enpresen Sareko zuzendariak, Kooperatiba Finantzaketarako akordioa sinatu dute. Hitzarmenak, besteak beste, honako hauek biltzen ditu: sozietate berriak sortzeko finantzaketa, kapital sozialerako ekarpenak, langabeziaren kapitalizazioaren aurrerakinak eta egiturazko eta zirkulatzailearen finantzaketa. Hitzarmen hau bi erakundeek finantza-kultura sustatzeko duten helburuaren barruan kokatzen da, kanpoko finantzaketa … Jarraitu irakurtzen
Gaur, urtarrilak 29, Zirriborroak eta gero-k Harkaitz Canok idatzi eta Arrate Rodriguezek ilustratutako fabula berria argitaratu du, GoiEnerren esperientzian oinarrituta. Alternatiba edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da Borradores del futuro. «Kintsugi»n, Harkaitz Cano idazlea GoiEner-en esperientziatik abiatu da, energiarekiko harremana aldatu den etorkizuna irudikatzeko. Argitalpen honen bidez, GoiEner proiektuaren berri emango zaie … Jarraitu irakurtzen