Gizarte Ekonomiaren inguruko urtarrileko argitalpenak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean, 2021eko Munduko Foro Soziala ospatzen ari da birtualki; izan ere, hogei urte beteko dira 2001eko urtarrilean, Brasilgo Porto Alegre hirian, Munduko Foro Soziala sortu zenetik. 2021eko Munduko Foro Sozialean, kapitalismoaren krisiari buruzko eztabaida luze eta sakonen prozesu zabal bat egingo da. Horrez gain, erantzun politikoen eta ekintza globalen antolaketa sustatuko da, hala nola … Jarraitu irakurtzen
Lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, CIRIEC-Españako ENUIES sareak berriro dei egin die gizarte-ekonomiako ikertzaileei sare horretako zentro, institutu, katedra eta gainerako ikerketa-egiturekin bat egin dezaten martxoaren 4tik 12ra egingo den Gizarte Ekonomiaren Bigarren Unibertsitate Astean. CIRIECek gonbit egiten die ikerketa-egiturei gizarte-ekonomiari lotutako jarduera bat edo gehiago antolatzeko, bakoitza bere zentro, fakultate edo unibertsitatetik, proposatutako … Jarraitu irakurtzen
Abenduaren 10ean burutu zen bileran Konfekoop-Irakaskuntzakoordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu berriari, Jokin Bildarratzi, hezkuntza kooperatiben izaera, errealitatea eta lan proposamenak aurkeztu zizkion. 2020-21 ikasturteko datuen arabera, egun Konfekoop-Irakaskuntzak 88 hezkuntza kooperatiba biltzen ditu. Bertan 76.000 ikasle, ia 7.000 lanpostu eta 57.000 bazkide daude, eta ia kooperatiba denek, %90, berariazko Eusko Jaurlaritzako HERRI ONURA izendapena dute. … Jarraitu irakurtzen
2020an sortu berri da Maitelan kooperatiba. Lehenik, Hernaniko Iturola garapen agentziako teknikariek eskatuta, ikerketa lana egin zuen EHUko Gezki institutuak, Beterri-Buruntza eskualdeko zaintza beharrak aztertuz. Horren ostean, duela bi urte, Hernaniko Amher SOS Arrazakeria taldeak eta Iturolak elkarlanean prozesu bat bultzatu zuten emakume migratuekin. 30-40 emakume biltzen ziren larunbatero eta denen artean identifikatu zituzten zaintza … Jarraitu irakurtzen
Finantza Etikoen Fundazioak egindako txostenaren arabera, erakunde etikoek, errentagarritasun sozial hobea izateaz gain, emaitza ekonomikoetan tradizionalak gainditzen dituzte. Finantza etikoek etengabeko hazkundea izan dute lau hamarkadatan, eta errealitate ikusgarria eta oso finkatua dira Espainian ere. Iaz, 2.200 milioi pertsona bideratu zituzten, eta 1.400 milioi baino gehiago eman zituzten kreditutan, FETSek ekitaldi bakoitzean egiten duen barometroaren … Jarraitu irakurtzen
CIRIEC-Costa Ricak ‘CIRIECen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko VIII. Ikerketa Kongresurako’ gobidapena luzatu du. Aurreikuspenen arabera, 2021eko irailaren 8tik 10era izango da. Kongresu honen helburua izango da akademikoekin, sektore ekintzaileekin eta sektore sozialekin ikerketak partekatzea, hainbat gairi ekarpenak eginez, hala nola ekonomia soziala eta solidarioa Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) esparruan, ekonomia publikoa eta ekonomia soziala, kooperatibak, … Jarraitu irakurtzen
Erreportaje luze bat egin du New Yorkeko egunkariak, jakiteko ea nola egin dieten aurre kooperatibek pandemiaren ondorio ekonomikoei. “Euskal kooperatibek kapitalismoaren ertzak leuntzen dituzte. Langileen jabetzakoa negozio talde batek akziodunen interesak menderatzen dituen ekonomien ordezko eredu bat ordezka dezake”. Horrela hasi du New York Times egunkariak abenduaren 29an MONDRAGON Korporazioko kooperatibei eskaini dien erreportaje luzea. Erreportajearen … Jarraitu irakurtzen
Gizarte Ekonomiaren Europako Goi-bilera berriro programatu da 2021eko maiatzaren 26 eta 27rako. Europako Batzordeak antolatuta, ekitaldiaren helburua da Europako gizarte-ekonomia indartzea eta garapen ekonomikoari, gizarteratzeari eta trantsizio ekologiko eta digitalei egiten dien ekarpena aprobetxatzea. Europako Batzordeak eta Mannheim hiriak elkarrekin antolatutako hitzaldia da gizarte-ekonomiari buruzko Europako Goi-bilera (#EUSES). Eztabaidek hiru alderdi izango dituzte ardatz: gizarte-ekonomiaren … Jarraitu irakurtzen
UPV/EHU-ko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (GEZKI) sektorearen inguruko artikulu zientifiko-akademikoak eta laudo eta sententzien iruzkinak jasotzen dituen aldizkariaren azkeneko alea eskuragarri dago, hemen. Aurtengoan berritasun garrantzitsuekin dator aldizkaria, izan ere, batetik izena berritu eta aurrerantzean “GIZAEKOA. Revista Vasca de Economía Social” izango baita. Bestalde, aldizkariaren itxura ere aldatu da, hemendik aurrera artikuluen aurkibide … Jarraitu irakurtzen