Albisteak

Mondragonek urteko Kongresua egin du

2021 uztaila 30
Kategoriarik gabe

Donostiako Kursaalean izan zen uztailaren 21ean Mondragon Korporazioaren 2021 Kongresua. Guztira 650 konpromisario zeuden deituta, kooperatiba-taldeko kooperatiba guztien ordezkari gisa. Korporazioak berak jakinarazi duenez, aurtengo ekitaldiak bi berrikuntza aurkeztu zituen: batetik, formatu presentzialera itzultzea, abian jarritako segurtasun-protokolo guztiekin, eta, bestetik, “Kohesio eta Garapen Funtsa egokitzea – Toki Ezarpena (FCD-IL) eta Proiektu Traktoreen Funtsa (FPT) sortzea” … Jarraitu irakurtzen

Energia-kooperatiben bidez 3.000 etxebizitza hornituko dituzten sei eguzki-parke eraikiko dituzte Araban

2021 uztaila 30
Kategoriarik gabe

Energia berriztagarriak, auto-hornitze eta autokontsumo energetikoa eta tokiko kooperatiba eredua oinarri, sei eguzki-parke fotovoltaiko eraikiko dituzte Araban, 3.000 etxebizitzari zerbitzua emango diotenak. Añana, Aiara, Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Arabako Errioxa eta Gorbeialdeko kuadrilletan egingo dituzte parkeak. Arabako Foru Aldundiak eta Energiaren Euskal Erakundeak aurkeztu dute ekimena eta esan dute parkeak balio gutxiko lurzoruetan kokatuko dituztela, … Jarraitu irakurtzen

Kooperatibak dira maila sozialean ondoen aintzatetsitako enpresa-sozietateak

2021 uztaila 16
Kategoriarik gabe

Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta egindako pertzepzio-azterketa aurkeztu zuen, “Elkarrekin hobeto berreraiki” lemapean. Enpresa kooperatiboaren balioak indartu egin dira pandemiaren urte honen ondoren. “Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da pertsonak protagonista izango dituen eta guztion onerako izango den eredu ekonomikoa. Krisi honetatik hobeto atera nahi badugu, lankidetzan aritu behar dugu”. Mezu hori zabaldu … Jarraitu irakurtzen

In4BTE europar proiektuaren ekitaldi nagusia egin du ASLE-k

2021 uztaila 16
Kategoriarik gabe

Uztailaren 6an Donostiako Miramar Jauregian ASLEren In4BTE europar proiektuaren amaierako konferentzia egin zen, enpresaren jabetza langileei eskualdatzeari buruzkoa. Zehazki, In4BTE proiektuaren helburua da kasu errealak aurkitzea eta aztertzea, non informazio-, kontsulta- eta partaidetza-eskubideek eta gardentasun-printzipioek garrantzi handia izan baitute enpresen ondorengotza- eta berregituratze-prozesuetan. Horrek esan nahi du enpresaren eskualdaketa egokia egin dela langileengana, eta enpresa-mailako … Jarraitu irakurtzen

Nazioarteko XIV. RULESCOOP Biltzarrean izena emateko epea zabalik da

2021 uztaila 16
Kategoriarik gabe

2021eko urriaren 7an eta 8an XIV. Nazioarteko RULESCOOP Biltzarra egingo da Almeriako Unibertsitatean (Espainia), Gizarte Ekonomiaren eta Enpresa Kooperatiboaren Zuzenbideko Ikerketa Zentroaren (CIDES) eskutik. Bertan Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (EHU) ere parte hartuko du. Kongresu honen gai orokorra “Identitate kooperatiboa: ekonomia kooperatiboaren eta solidarioaren elementu bereizgarriak balioztatzea” da. Kongresua aurrez aurre nahiz online … Jarraitu irakurtzen

RIPESS 2021-2023: ESS indartzea eta inpaktu eraldatzailearen alde egitea

2021 uztaila 16
Kategoriarik gabe

2021-2023 aldirako RIPESSen (Ekonomia Sozial Solidarioa Sustatzeko Kontinentearteko Sarea) orientabide estrategikoek ESS konponbideak sendotzea eskatzen dute, eta eragin eraldatzaileagoaren alde egiten dute. ESSren oinarrizko sareak eta bertako kideak kontinente guztietan funtsezko eginkizuna betetzen ari dira Covid19ren erronkak gainditzeko eta haien erresistentzia eta berritzeko gaitasuna erakusteko. Orain, erronka ez da nola berreraiki Coviden aurreko egitura sozioekonomikoak, … Jarraitu irakurtzen

Bexen Medical kooperatiba urteko enpresa izendatu dute konpromiso sozialagatik

2021 uztaila 16
Kategoriarik gabe

Gizarte-, kultura- eta ekonomia-arloetan antolatzen den edozein jardueraren inguruan bezala koronabirusa ere gonbidatu bat izan zen Gipuzkoako Ganberak antolatzen duen enpresari sariak emateko ekitaldian. Bexen Medical enpresak eragin handia izan du pandemian, maskarak fabrikatzeagatik lehenik eta txertoak biltegiratzeagatik gero, eta Gipuzkoako enpresa izendatu zuten 2021ean. Sari-banaketa uztailaren 1ean egin zen, Donostian, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel … Jarraitu irakurtzen

Ba al zenekien…

2021 ekaina 30
Kategoriarik gabe

… kooperatibek eta lan-sozietateek Debagoieneko 2 lanpostutik ia 1 biltzen dutela? Infografian, eskualdeko desberdintasunak ikus daitezke, Gizarte Ekonomia Klasikoaren (Lan Sozietateak eta Kooperatibak) enpleguak eskualde bakoitzeko enplegu osoan duen pisu erlatiboari dagokionez. Hala, azpimarratzekoa da Gizarte Ekonomia Klasikoak Debagoienean duen garrantzia (% 48,4). Izan ere, euskal kooperatibismoaren sorlekua izan da aspalditik, eta oraindik ere halatsu … Jarraitu irakurtzen