Gizarte Ekonomiaren inguruko urriko argitalpenak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Urriaren 26n Laneratzeko Enpresen Eguna ospatu zuten, FAEDEIk, Laneratzeko Enpresen Enpresa Elkarteen Federazioak, antolatuta. Jardunaldia Marijose Rodrigo Gizateako lehendakariak zuzendu zuen, eta Donostiako Miramar jauregian egin zen, 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren barnean. Bertan, estatu osoko laneratzeko enpresen lurralde-elkarteak bildu ziren, bai eta Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako eta Gizarte Ekonomiako ordezkariak ere. Rafael López FAEDEIko presidenteak … Jarraitu irakurtzen
Biarritzen egin zuten Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota. Eusko Elkarteen Eguna egin zuten urriaren 14an, Biarritzeko Surfrider Foundation-en egoitzan. Elkarteen finantzabideen inguruan aritu ziren, hainbat ekarpen teoriko eta praktiko uztartuta. Elkarteetako arduradunei zuzenduta zegoen hitzordua, … Jarraitu irakurtzen
Lanbidek eta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak antolatuta, Ekonomia Sozialaren Enplegu Azoka eta Kongresua egingo da azaroaren 16 eta 17an Donostiako Kursaalean. FESLANen eta Gizarte Ekonomiako Biltzarraren laguntzaileak hauek dira: Lehendakaritza espainiarra – Europar Batasuneko Kontseilua, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Etorkizuna Orain, Donostiako Udala, EGES Gizarte Ekonomiako Euskal Sarea, CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa Konfederazioa, Kooperatiben Kontseilua. Gainera, ekitaldian parte … Jarraitu irakurtzen
Abenduaren 19an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da. Donostia Gizarte Ekonomiaren Europako Hiriburua den urte honetan, inoiz baino gehiago nahi da gizarte osoak ondo ezagutu dezan “Zer den Gizarte Ekonomia”. Horretarako, EKOS Gizarte Ekonomiaren Sormen Jaialdia antolatu da. Jaialdiaren sustatzaileak sektoreko hainbat eragile izan dira, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailarekin batera, beste batzuen artean. … Jarraitu irakurtzen
Datorren urriaren 25ean, egingo da Bilbon, 12:00etatik – 13:30era, Jardunaldiaren gaia “BGAE-RI BURUZKO LEHEN LEGEAREN 40. URTEURRENA” izango delarik, Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Lege hau Autonomia Estatutuaren babesean sortu zen, aseguruen arloan legeak garatzeko eta oinarriak bere lurraldean betearazteko. Eskumen esklusibo horretan oinarrituta, Eusko Legebiltzarrak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko urriaren 27ko 25/1983 … Jarraitu irakurtzen
Finantzaz Haratagok, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareak, RedEFES sarearen Estatuko IV. Jardunaldiak antolatuko ditu azaroaren 10 eta 11n, Bilboko Ekonopolo eraikinean, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertzeko eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatzeko. Hauek dira jardunaldien helburuak: 23/24 ikasturterako lankidetza-proposamenak aurkeztea. Eskura dauden baliabide didaktikoei eta horiek indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean nola txertatu erakusten duten … Jarraitu irakurtzen
Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) badu berezko tresna bat enplegua sortzeko, sektoreko enpresak eta erakundeak indartzeko eta belaunaldien arteko berrikuntza errazteko. Up me Up aplikazioa irailetik dago eskuragarri, eta ekoizpen-eredu bidezkoagoa eta jasangarriagoa sortzen lagunduko duten proiektuetan parte hartu nahi duten pertsonei lana aurkitzen lagunduko die. Up me Up-ek lana bilatzeko gainerako aplikazioen ezaugarri berak … Jarraitu irakurtzen
GJHen aldeko Euskal Aliantza eratu zuten urriaren 2an Gasteizen, eta Iñigo Urkullu lehendakaria, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialerako eta Agenda 2030erako idazkari nagusia, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua, Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politika sailburua izan ziren bertan. Halaber, sinatu duten erakundeetako ordezkari ugari izan ziren ekitaldian. Ekitaldian zehar bi dokumentu jakinarazi zituzten. Lehena, “2030 … Jarraitu irakurtzen
2023ko azaroaren 13an eta 14an, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak Donostian antolatu du “Europako Gizarte Ekonomiako Konferentzia: Pertsonak, Planeta, Ekintza”, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritzaren esparruan. Europako erakundeetako ordezkari ugarik hartuko dute parte. Azken urteotako Europako eta munduko gertakariek agerian utzi dute ekonomia, ongizatea eta ingurumena integratuko dituzten kudeaketa ekonomiko eta sozialeko eredu batzuen beharra. … Jarraitu irakurtzen