Albisteak

ASLE-k Vitoria-Gasteizko Artium Museoan bere Batzar Orokorra ospatu du

2015 apirila 27
Kategoriarik gabe

ASLE-k bere Batzar Orokorra Vitoria-Gasteizko Artium Museoan ospatu zuen apirilaren 24an. Bertan, aurreko ariketako egindako kudeaketa aurkeztu zen. Enplegu Kontseilari berriak, Ángel Toña-k, ekitaldia inauguratu zuen, eta Garapen Ekonomikoko Kontseilariak, Arantza Tapia-k, amaiera eman zion. Halaber, Joan Elías-ek, aditu motibatzaileak, parte hartu zuen. Bestalde, ASLE-k Lanzituz eta Lehen Aukera programetan parte hartu du   Batetik, … Jarraitu irakurtzen

José Luis Coraggio-ri elkarrizketa

2015 apirila 23
Kategoriarik gabe

José Luis Coraggio (Argentina, 1938) ekonomialaria eta ikertzailea da, bai ekonomia eta eskualdeen eta hirien planifikazioaren eremuan, bai ikerkuntzaren metodologian eta planifikazioan, bai gizarte-politiken azterketan eta ekonomia sozial eta solidarioan. Irakasle emeritua da Sarmiento Jenerala Unibertsitate Nazionalean, irakasle ikertzaile tituluduna hiriko ekonomia-sistemetan unibertsitate bereko Conurbano institutuan, eta gizarte-ekonomiako maisutzako akademian zuzendaria 2003. urtez geroztik. Gainera, … Jarraitu irakurtzen

BBK Bilbao Good Hostel Ostatuaren Hirugarren Urteurrena

2015 apirila 22
Kategoriarik gabe

BBK Bilbao Good Hostel ostatuak, ezgaitutako pertsonek oso-osorik kudeatuta, hirugarren urteurrena ospatzen du. Turismo egokituan erreferentea da, baita ezgaituak gizartean eta lan-munduan sartzeko eremuan ere. Proiektu hau BBK-rena da, eta Lantegi Batuak-ek kudeatzen du (hau ezgaituak gizartean eta lan-munduan sartzea bilatzen duen eta horretarako lan egiten duen erakundea da, irabazi asmorik gabea); orain arte, 36 … Jarraitu irakurtzen

Gustavo Zaragozak “Crónica del bienestar en tiempos de malestar” liburua aurkeztu du

2015 apirila 22
Kategoriarik gabe

Joan de apirilaren 21ean, Gustavo Zaragozak “Crónica del bienestar en tiempos de malestar” liburua aurkeztu zuen Vitora-Gasteizko UPV/EHUko Gizarte Langintzako fakultatean; ekitaldira 70 ikasle baino gehiago bertaratu ziren. Gustavo Zaragoza gizarte langintza eta gizarte-segurantza saileko irakaslea da Valentziako unibertsitatean. Psikologian lizentziatu zen eta doktoretza Valentziako unibertsitatean egin zuen. IUDESCOOP-eko ikerlari kidea da, nazioarteko gizarte-ekonomian espezializatua … Jarraitu irakurtzen

Latinoamerikako eskarmentuaren ondorioz Gizarte Ekonomia eta Feministari buruzko eztabaidak. Andeetako eskualdearen eta Euskadiren arteko loturak.

2015 apirila 21
Kategoriarik gabe

Apirilaren 20, 22 eta 23an, “Latinoamerikako eskarmentuaren ondorioz Gizarte Ekonomia eta Feministari buruzko eztabaidak: Andeetako eskualdearen eta Euskadiren arteko loturak” topaketa egin zen. Topaketan jarduera ugari egin zen, apirilaren 20an (Bilbon), apirilaren 22an (Donostia) eta apirilaren 23an (Arrasate); nabarmentzekoak izan ziren Jose Luis Coraggio-ren eta Ivonne Farah-aren hitzaldiak. Topaketa HEGOAk, REAS Euskadik, eta GEZKI- Euskal … Jarraitu irakurtzen

José María Pérez De Uralde, CIRIEC-Espainiako presidente berria

2015 apirila 21
Kategoriarik gabe

José María Pérez de Uralde, Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko (OVES/GEEB) zuzendaria, CIRIEC-Espainiako presidente aukeratu dute. Joan den apirilaren 17an, Madrilen, CIRIEC-eko zuzendaritza kontseiluak eginiko bileran erabaki zuten. Horrela, De Uraldek José Luis Monzón irakaslea ordezkatu du, eta Monzón, bileran bertan, CIRIEC-Espainiako komisio zientifikoko presidente hautatu zuten. José Mª Pérez De Uraldek, gizarte ekonomian legelaria eta … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiari eta Solidarioari buruzko Zinearen lehenengo astea

2015 apirila 21
Kategoriarik gabe

Apirilaren 20tik 23ra, Gizarte Ekonomiari eta Solidarioari buruzko Zinearen lehenengo astea izan da. Antolatzaileak ALEA elkartea, ekonomia alternatiboa eta solidarioa sustatzeko elkartea, eta UPV/EHUko GEZKI institutua izan dira. Egunero tailer ezberdinak eta lan-ardatzak landu dira, hainbat pelikulen proiekzioarekin. Lehenengo egunean, apirilak 20 astelehena, “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa eta lan egokia” ardatza garatu zen, Michael Glawogger … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Solidarioaren 3. Feria

2015 apirila 21
Kategoriarik gabe

2015eko joan den apirilaren 17, 18 eta 19an, Ekonomia Solidarioaren 3. Feria egin zen Iruñeko autobus geltoki zaharrean, Ekonomia Solidarioari buruzko Nazioarteko VIII. Jardunaldiekin batera. Feriaren lema “Bizimodua hobetzeko beste ekonomia bat” izan zen eta, antolatutako merkatu horretan, ikus zitezkeen saltzeko produktuak eta informatzeko standak, gizarte-ekonomiako eta solidarioko zenbait enpresa eta erakundeen zerbitzuak (finantza etikoak, … Jarraitu irakurtzen

REAS Euskadik egindako “Papeles de Economía Solidaria” argitalpenaren 4. zenbakia eskuragai

2015 apirila 21
Kategoriarik gabe

REAS Euskadik egindako “Papeles de Economía Solidaria” argitalpenaren azken zenbakia argitaratu dute, hasieran zuen helburu berarekin: ikerkuntzarako, hedapenerako eta ekonomiaren hiritar sentsibilizaziorako tresnak eskaintzea ikuspuntu kritiko eta alternatibo batetik. Ale horretan, “Economía Solidaria y Economía Feminista: elementos para una agenda” izenekoa, Miriam Nobrek parte hartu du; Brasilen izandako lan eskarmentua eta aktibismoaren ondorioz, agenda berri … Jarraitu irakurtzen

Iritzia: Aitor Lizartza LEINNeko team-coach

2015 apirila 17
Kategoriarik gabe

IRITZI ARTIKULUA: EKINTZAILETZAN HEZIKETA. UNIBERTSITATE GARAITIK EKINTZAILE TALDEAK SORTZEN. Aitor Lizartza – Mondragon Team Academy – Enpresagintza Fakultatea – Mondragon Unibertsitatea Ekintzailea sortu edo egin egiten da? Hortxe dago koska negozio propioa martxan jarri edota existitzen den enpresa batean negozio berria abiarazi nahi dutenentzat. Adituek baietz diote prestakuntza ezinbestekoa dela, ekintzaile jaiotzen direnak oso gutxi … Jarraitu irakurtzen