María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak gaur iragarri du Euskadin Gizarte Ekonomia sustatzeko laguntzen bidez 200 enpresa-proiektu baino gehiago ezartzen eta 800 enplegu berri sortzen lagunduko dela. Bestalde, Laboral Kutxaren EaSI lerro berriaren bidez, zeina bolumen handienekoa den Europa mailan, mailegu eta kreditu kontuak eskuratzea erraztuko da, gizarte inpaktu positiboa duten enpresen proiektuentzat.
Lan eta Justiziako sailburuak Gizarte Ekonomiara bideratutako laguntzen deialdien balantzea egin du, eta 2017an ia 4 milioi eurokoak izango dira, alegia, aurreko urtean baino % 17 gehiago. Gainera, laguntzen zenbateko osoaren erdia Gizarte Ekonomiako enpresa berriak sortzera bideratuko dela azaldu du. “Aurreikusten da 2017 ekitaldia itxi aurretik, 230 enpresa-proiektu inguru sortzea; horrela, guztira, 850 enplegu sortuko dira”. Enpresa-ekimen berriak sortzeko bide emateaz gainera, laguntzen bidez, Gizarte Ekonomiaren sektorearen eskari nagusiei erantzungo zaie, hura eratzen duten erakundeak sendotuko dira, beren jarduera betetzeko baldintzak hobetuko dira eta, kokapena eta lurraldeko errotze sendoa galdu gabe, kanpora irteteko aukera ematen dute, merkatu berriak bilatzera,eta handiago egiteko eta lehiakorragoak izateko aukera ematen dute.
Laboral Kutxa eta Europako Inbertsio Funtsa
Bestalde, Laboral Kutxaren EaSI lerroak 30 milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa duten gizarte ekonomiako enpresei 500.000 eurorainoko mailegu eta kreditu kontuak eskuratzea erraztuko die. Gainera, ez du mailegu bermerik eskatuko eta 50 milioi euroak 30 hilabeteko tartean ematea hitz eman du.
Gizarte inpaktu positiboa eragitea da ekimenaren helburua eta, horretarako, adierazle multzo bat ezarri da, finantziazioa eskatzen duen erakundearen araberakoak. Ekimenak lau aktibitate bereizi ditu:
Iturria: Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa