Abenduaren 2an, ASLEk antolatutako jardunaldi teknikoa burutu zen Bilboko Euskalduna jauregian, eta urriaren 14ko Lan Sozietateen eta Enpresa Parte-hartuen 44/2015 Legearen eduki nagusiak izan ziren hizpide. Bertan egon ziren ASLEren barne dauden enpresak eta baita ekintzailetzan eta lanpostuen sorkuntzan diharduten eragile sozioekonomikoak, profesionalak eta adituak ere. Era berean, Lan Sozietateak Sortuz programa ezagutzera eman zen. Jardunaldiaren irekieran parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak; eta itxieran izan zen Gizarte Ekonomiako zuzendari Alfredo Ispizua.
Lege berriak lan-sozietateari bultzada ematen lagunduko duela esan zuten ASLEtik, eta horrela lan-sozietateen elkarteak LANZITUZ-LAN SOZIETATEAK SORTUZ programarekin markatutako helburuak lortu ahal izango direla. Zehazki, 180 lan-sozietate eta 900 lanpostu sortu nahi dira datozen lau urteetan, 2019ra arte. Programa horrek 2.100.000 milioi eurotik gorako aurrekontua dauka eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du. Gainera, ASLEk fondo horren baitan dagoen eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskadi 2014-2010 plan operatiboan parte hartzeko eskaeraren erantzuna da egitasmoa.
Iturria: ASLE