KoopFabrikatik proiektuak garatzeko formazioa eta baliabideak eskaintzen dituzte. Seguraski jakingo duzunez, KoopFabrikaren erronketako bat ekintzailetza sozial kooperatiboan ikuspegi antiarrazista txertatu eta beraien tresnak kolektibo arrazializatuetara zabaltzea da.
Norabide horretan, KoopFabrika Hegoaldetik ildoa ireki zuten. Tresna kooperatiboari buruz hausnartu, eta feminista eta arrazakeriaren aurkakoa izango den alternatiba bat lantzeko helburuz, topaketa bira bat antolatu dute. Bira hau Bartzelonatik datozen proiektuetako pertsonen bisitak probestuz antolatu dute.
Jardunaldi hauek iazko urrian egin zituzten lehenengoen jarraipena dira, Katalunia, Madril eta Sevillako ekintzailetza kooperatiboa Euskal Herrira hurbiltzeko, beste herri batzuekin sareak egiteko eta ikaskuntzak eskuratzeko helburuarekin. Jardunaldiak publiko ororentzat dira, nahiz eta ahalegin handia egiten duten pertsona migratuak bertaratzeko. Garrantzitsua da migratuen eta ez migratuen arteko eta migratuen arteko lankidetza-aliantzak ehuntzea, ekonomia eraldatzaile, feminista eta arrazakeriaren aurkako ekonomietatik alternatiba integralak sortzeko eta elkartzeko gune gisa.
Herri bakoitzean formatu eta izen-emate modu ezberdina izango dute, beraz, begiratu ondo interesatzen zaizun horretan nola egin behar den.
Hitzorduak:
Ekainak 12: Vitoria-Gasteiz (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea).
Ekainak 13: Usurbil (izena eman behar da) eta Orereta/Errenteria (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea).
Ekainak 14: Lazkao (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea).
Ekainak 15: Arrasate (izena emateko, bete galdetegia).
Bira ixteko Arrasaten egingo duten ekimena berezia izango da. Egitarau zabalagoa izango du topaketak eta bazkari batekin emango diote amaiera.
Informazio gehiago hemen
Iturria: Olatukoop