Datorren urriaren 25ean, egingo da Bilbon, 12:00etatik – 13:30era, Jardunaldiaren gaia “BGAE-RI BURUZKO LEHEN LEGEAREN 40. URTEURRENA” izango delarik, Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Lege hau Autonomia Estatutuaren babesean sortu zen, aseguruen arloan legeak garatzeko eta oinarriak bere lurraldean betearazteko. Eskumen esklusibo horretan oinarrituta, Eusko Legebiltzarrak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko urriaren 27ko 25/1983 Legea onartu zuen. Lege horren helburu nagusiak eta printzipio informatzaileak ziren erakunde horien jarduteko eta garatzeko askatasuna sustatzea eta, une oro, elkartekideen eskubideak zaintzea.
Lege hori, bere garaian, gai horri buruzko lehen araudi autonomikoa izan zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan erakunde horien sorrerako eta ondorengo garapen egokirako balio izan du.
Gainera, 1983ko Lege horretan, Mutualitate kontzeptuaren ordez, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea jarri zen, hainbat motatako esperientzia eta erakundeak bildu nahian, eta ez elkartu nahian. Esperientzia eta erakunde horien azken helburua, irabazi-asmorik gabe, bazkideak beren bizitza, baliabideak edo jarduera arriskuan jar dezaketen gertaeretatik babestea da.
Legea sortu zenetik hogeita zazpi urte baino gehiago igaro diren honetan, sektorearen aldaketa naturalaz gain, gertaera garrantzitsuak gertatu dira Estatuan eta Europan, eta horiek legeria autonomikoa sakonki aldatzea aholkatu zuten. Horrela sortu zen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legea.
Hori guztia Federazioak hilabete honen amaieran Bilbon antolatutako jardunaldian landuko da.
Informazio gehiago hemen
Iturria: OVES/GEEB