Joan den apirilaren 19an hasi zen CIRIECeko (Espainia) Ekonomia Sozialeko Ikertzaileen Nazioarteko XIX. Biltzarra, Tecnocampus Mataró-Maresmen. Teknocampuseko Gizarte Ekonomiako Katedraren eta Roca i Galès Fundazioaren laguntza izan zuen kongresuak. Bertan, Espainiako eta beste 8 herrialdetako ekonomia sozialeko 130 ikertzaile eta zuzendarik parte hartu zuten, eta txostenak eta komunikazioak aurkeztu zituzten 9 osoko bilkuretan eta 20 gaikako lantegi paralelotan.
Kongresuaren inaugurazio ofiziala hilaren 20an egin zen, TecnoCampus-eko Auditorioan. Komunikazioak aurkezteko lantegi paraleloak egin ziren. Guztira 100 komunikazio inguru aurkeztu dira hogei bat lantegitan, lau saiotan, bost aretotan, TecnoCampus-eko hiru eraikinetan.
Kongresuaren lehen jardunaldian, Joan Subirats Unibertsitate ministroak bideokonferentzia bat egin zuen, eta gogora ekarri zituen arestian onartutako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak (LOSU) ekonomia sozialarentzat ematen dituen aukerak. Lege horren artikulatuan, Ekonomia Soziala onartzen da unibertsitateek sustatu behar duten ekimen-formula gisa, eta ikerketa-jarduerarako eta ezagutzaren transferentziarako sektore laguntzaile gisa.
Biltzarrean GEZKI Institutuko hainbat kidek hartu zuten parte, eta ikerketa-lanak gaikako lantegi paraleloetan aurkeztu zituzten.
Iturria: CIRIEC