Abenduaren 20an, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak aho batez aukeratu zuen bere zuzendari berria, Aitziber Etxezarreta. Hala, Aitor Bengoetxeak unibertsitate erakundearen buru den lehen emakumeari eman dio txanda.
Aitziber Etxezarreta Etxarri Ekonomian doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa fakultatean irakasle agregatua. Aspalditik GEZKIko kidea eta GIZAEKOA-Gizarte Ekonomiako Euskal Aldizkariko zuzendaria izan da. Bere ikerketa-lerro nagusia etxebizitza da, bereziki, etxebizitza-kooperatibak. Bestelako gaiak jorratzen ditu baita ere, hala nola, etxebizitza politikak, etxe-kaleratzeak, eta genero-berdintasuna. Gainera, gai hauei buruzko hainbat argitalpen eta ponentzien egilea da.
Kontseilu berean, Julen Izagirre, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia II Saileko irakasle agregatua aukeratu dute idazkari.
Testuinguru horretan, OVES/GEEBk Aitiziber Etxetzarreta elkarrizketatu du, Institutuko planari buruz gehiago jakiteko:
- Zein dira Institutuaren funtzionamenduaren balioak?
Gezki, Unibertsitateko Institutu bat da, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatibo gaietan espezializatua, eta hortaz, gai hauetan egindako ikerketa, formakuntza eta dibulgazioa barnebiltzeko eta bultzatzeko espazio bikaina.
2. Zein dira Institutuaren jarduera ardatzak?
Institutuaren jarduna lau esparru nagusitan banatzen da: formakuntza, ikerketa, hedapena eta lankidetza. Esparru desberdinak badira ere, beraien artean osagarriak dira, eta guztien artean Unibertsitateak gizarteari egin beharreko ekarpena sakontzea lortzen da.
3. Zein dira GEZKIk datozen urteetan izango dituen erronka nagusiak?
Erronkak anitzak dira. Gizarte ekonomia eta zuzenbide kooperatiboko gaiak Euskal Herriko Unibertsitateko publikotik bultzatzea ardatz izanik, euskera, generoa eta beste zenbait zeharlerro lantzea ere badira gure erronkak.
4. Nola ikusten duzu gizarte ekonomia unibertsitate-ikasketen barruan? Nola ezagutarazi daiteke ekonomia soziala unibertsitate barruan? Zer erronka ditu unibertsitateak (orokorrean) gai horri dagokionez?
Gizarte Ekonomia ez da tradizionalki oso presente egon gure ikasketa planetan, eta garrantzitsua da dagokion pisu eta ikusgarritasuna ematea hezkuntza unibertsitarioan. Gure ekonomian duen pisua eta erreferentzialtasuna kontuan hartuta, gainera, ezinbestekoa da unibertsiate ikasketetan txertatzea.
5. Nola ikusten duzu gizarte ekonomiaren etorkizuna? Gaur egungo politika publikoak nahikoak direla uste duzu?
Etorkizunak beti aldaketak eta bilakaerak ekarriko ditu, eta GIzarte Ekonomiako erakunde zein enpresek garai berrietara moldatzen asmatu beharko dute, beren balore eta printzipioak mantenduz. Horretan bidelagun ezinbestekoak izango dira erakunde publikoak zein beste eragile publiko eta pribatuak.