Europako Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Intertaldea salbuespen gisa bildu zen joan den urriaren 7an Donostian, besteak beste, Gizarte Ekonomiako Europako Ekintza Plana eta enpresa-eredu hori bultzatzeko Europako politiken inguruan egindako aurrerapenak eta etorkizuna eztabaidatzeko. ‘Social Economy as as an Industrial Ecosystem.
A catalyst to Build Back Better & Fairer’ taldea lehen aldiz bildu zen Europako Parlamentutik kanpo, 300 pertsonak parte hartu zuten ekitaldi hibrido batean. Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak eta KONFEKOOPek antolatutako Denon Artean sariaren barruan egin zen bilera, eta urriaren 5etik 7ra gizarte-ekonomiak nazioartean, estatuan eta autonomia-erkidegoan duen lan-agenda sakona bildu zuen.
Iturria: Social Economy News