Isabel Uribe: “Batez ere Ormaetxearen gaitasun intelektuala eta sinismen etikoak markatu zizkidaten”

15 azaroa, 2021 | Kategoriarik gabe

Ormaetxearen liburuaren egileetako batek, Isabel Uribe mexikarrak, “Ormaetxea: kooperatibismoa, bizitza osoaren ardatz” liburuaren aurkezpenetan parte hartu du. Atzo, azaroak 4, Donostian eta Arrasateko Laboral Kutxaren egoitzan egin ziren.

Isabel Uribe Guadalajaran (Mexiko) bizi da gaur egun, baina Arrasateko esperientzia kooperatiboa barru-barrutik ezagutzeko aukera izan du, doktoretza-tesi batek eskaintzen duen ezagutzari esker eta Jose Maria Ormaetxearekin izan zituen 15 elkarrizketa baino gehiagoren bitartez. Miresmenez hitz egin du ULGOR eta Laboral Kutxaren sortzaile izan zenaz. Atzo, Armin Isastirekin batera, liburuaren aurkezpenean hartu zuen parte, Donostiako Koldo Mitxelenan eta Arrasateko Laboral Kutxaren egoitza nagusian.

Iturria: TuLankide