Urtero bezala, ekonomia solidarioaren entitateek REAS Euskadiko Auditoria Soziala bete dute.
Auditoria Soziala, kontu emate eta gizarte-, ingurugiro- eta gobernu oneko inpaktu tresna bat da. Hura betetzen duten entitateek, emaitzak barne-hobekuntzarako erabili ditzakete, eta ekonomia solidarioaren estandar etikoen datu bateratuak edukitzea ahalbidetzen dute. AS-k modu sistematikoan, objektiboan eta eraginkorrean ESSaren 6 printzipioak ebaluatzen ditu: irabazi-politika, demokrazia eta ekitatea, ingurugiro iraunkortasuna, lankidetza, inguruarekiko konpromisoa eta lanaren kalitatea. Laburbilduz: Auditoria Soziala, ekonomia sozial eta solidarioentzat pentsatutako tresna bat da, hurrengo helburuekin sortua:
- Administrazioek eta hiritarrek, entitateak ESSko erakunde legez ezagutzeko.
- Entitateek REAS Euskadiko Merkatu Sozialean parte hartu dezaten ESSa ikusaraziz.
- Entitateek autoebaluazio bat egin dezaten eta euren barne funtzionamendua hobetzeko lan egin dezaten.
- Komunitateari euren baloreak hobeto komunikatzeko.
Aurten, 2019an, Euskadiko ekonomia solidarioaren entitateak, maiatzaren 16tik ekainaren 16ra buru-belarri aritu dira ASren datuak betetzen eta datuak irailean, udaren bueltan, argitaratzeko prest izatea espero dute.
Iturria: REAS Euskadi