Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren esparruan, azaroaren 29an hasiko da Zuzenbide Kooperatiboari buruzko IV. Nazioarteko Foroa abenduaren 1era arte.
Nazioarteko IV. Foroa Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak babesten dute, eta Iuscooperativumek antolatzen du, GEZKI (Ekonomia Sozialaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua), Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea (EHU) eta Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren (ACI) laguntzarekin.
Foro honen gai nagusia “Kooperatiben arteko lankidetzaren printzipioa: iraganaren edo etorkizunaren hasiera?” da. Mundu osoko adituak bilduko ditu, XXI. mendean kooperatiben arteko lankidetzak duen garrantzia eztabaidatzeko.
Kongresuaren lehen egunean “kooperatiben arteko lankidetza”ren inguruan eztaibaidatuko dute.
Kongresuaren bigarren egunean, unibertsitateko ikasketa-planetako zuzenbide kooperatiboa landuko da: diagnostikoa, Zuzenbide kooperatiboa eta aldizkari zientifikoak, eta horrek dakartzan erronkak eta aukerak. Bigarren egun horretan, saio paraleloak egingo dituzte ikertzaileek beren ikerketak aurkezteko.
Hirugarren jardunaldian biltzarra amaitzeko, Zuzenbide kooperatiboari buruz eztabaidatuko da. Behar dugu? eta zer egin behar da edukitzeko? Gainera, “Kooperatiba-zuzenbidearen eta ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegi konparatua eta nazioartekoa” eta “Euskal Zuzenbide Kooperatiboa Nazioarteko Zuzenbide Kooperatiboaren testuinguruan” liburuen aurkezpenak egingo dira.
Gainera, abenduaren 1eko arratsaldean Mondragoneko esperientzia gertutik ezagutzeko bisita antolatu dute.
GEZKI Institutuaren web orrian, jardunaldiko programa eta informazio praktikoa daude: Nola iritsi Donostiara? Nola iritsi EHUra? Eta ostatua aurkitzea. Gainera, ekitaldiaren batzorde antolatzaileko eta batzorde zientifikoko kideei buruzko informazioa ere badago.
Foroaren formatua presentziala eta online izango da. Gainera, saioak hiru hizkuntzatan egin ahal izango dira: ingelesa, gaztelania eta euskara.
Erregistroa eta informazio gehiago, hemen:
Iturria: OVES/GEEB