EHLABEk eta Orkestrak Ongizatea helburu duen lehiakortasunari buruzko koadernoa aurkeztua dute

31 urria, 2023 | Kategoriarik gabe

Pasa den urriaren 17an, Orkestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), EHLABErekin batera, “Ongizaterako lehiakortasuna: desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko euskal ereduaren ekarpena” koadernoa aurkeztu zuten Kursaalen (Donostia).

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko EAEko eredua duela 40 urte baino gehiago hasi zen garatzen. Euskadin desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea sustatzeko balio, tresna, jarduera eta baliabideen sistema partekatua da. Hala ere, zalantzazko testuinguru global batek, «gizarteratzearen olatuak» eta hiru trantsizio iraunkorrek dituzten erronka eta aukerek beharrezkoa egiten dute lurraldeko eragile publiko eta pribatuen artean ikuspegi partekatu bat eraikitzea, Ereduak Euskal Autonomia Erkidegoaren ongizaterako lehiakortasunari laguntzen jarrai dezan landu beharreko erronkei buruz. Lan hori eragile horien arteko elkarrizketa elikatzeko oinarri gisa planteatzen da, eta, horretarako, hainbat ekintza eta funtsezko rol bat identifikatzen dira EHLABErentzat, abian jarriko dituzten prozesuak erraztuko dituen eragile gisa. Koadernoaren aurkezpena Mercedes Oleaga eta Patricia Canto ikertzaileek egin zuten.

Jardunaldi horretan, sektoreko hainbat eragilek parte hartu zuten, eta Leire San Josek (UPV/EHU) eta Ramon Bernalek (Lantegi Batuak enpresako zuzendari nagusia) EHLABEn kasuan Balio Sozial Integratuaren aplikazioa eta emaitzak aurkeztu zituzten.

Koadernoa hemen

Iturria: EHLABE + OVES/GEEB