Urritasuna duten Lantegi Batuak-eko 8 langilek zerbitzu gune bat kudeatuko dute

18 martxoa, 2015 | Kategoriarik gabe

Lantegi Batuak, urritasuna duten pertsonentzako Bizkaian lan-aukerak sortzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundeak, urritasuna duten zortzi langilek A-8ko Amorebieta-Etxanoko Petronorren zerbitzu-gunea kudeatzen jarri ditu.

Beste gauza batzuen artean, Lantegi Batuak-ek gune horretako denda, kafetegia, sukaldea eta terraza kudeatuko ditu. Ostalaritza arloko prestakuntza espezifikoa jaso duten langileak dira. Jendaurreko lan bat denez, urritasuna duten pertsonen gaitasunak ikusarazi egingo dira, batzuetan aurreiritzietan oinarrituta egoten diren estereotipoak apurtzeko.

Amorebietako zerbitzu berri horrekin, Lantegi Batuak-ek laneratzeko aukerak irekitzen jarraitzen du Bizkaian urritasuna duten pertsonen artean.

ITURRIA: Lantegi Batuak