Lurralde desorekak gehien pairatzen dituzten herrien geroa bermatzeko, tokiko garapenarekin loturiko ekinbideak sustatuko dituzte, bertako herritarren aukerak errazteko xedearekin.
Elkarlanerako markoa finkatu dute Udalbiltza Partzuergoak eta Koop57 irabazi asmorik gabeko kooperatibak, finantza etiko eta solidarioen bidez, Euskal Herriak bizi dituen lurralde desorekak arintzeko helburuarekin. Lankidetza hitzarmena, Luis Intxauspe Arozamena Udalbiltzako lehendakariak eta Gorka Julio Hurtado Koop57ko ordezkariak sinatu dute.
Hitzarmen horren bitartez, zailtasun handienak bizi dituzten eskualdeetan tokiko garapenarekin loturiko ekinbideak aztertu eta gauzatzeko indarrak batuko dituzte bi erakundeek, beti ere ekonomia sozialaren esparruan.
Lankidetza hitzarmena lau urteko epea izango duela aurreikusten da.
Iturria: Udalbiltza