Saretuz-ek, Donostiako kontsumo arduratsuko ekimenak mapa interaktibo batean biltzen dituen APP bat aurkeztendu

21 martxoa, 2016 | Kategoriarik gabe

Saretuz-ek, Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sareak, martxoaren 12an, mapa interaktibo bat erakusten duen aplikazio bat (web eta mugikorrerako) aurkeztu zuen. Bertan, hiriko denda, ekimen eta tokiak agertzen dira, hirian modu arduratsuan parte hartu, ezagutu, hezi, erosi, konpondu eta gozatzeko.

Saretuz Sareak, Fernando San Martín, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, eta Duñike Arrizabalaga, Donostiako Udaletxeko Zinegotzi Ordezkariarekin batera, tresna berri hau prentsaurreko batean aurkeztu zuten, egongela bat irudikatzen duen espazio bat sortzeaz gain, Saretuz Sareko kide diren erakundeen produktuak eta objektuak soilik erabiliz. Modu honetan, espazio bat sortzea eta modu kontziente eta arduratsuago bat kontsumituz bizi daitekeela posible dela ikustera eman nahi da.

Donostiako kontsumo arduratsuko mapa interaktiboaren aplikazioa, pertsona kontsumitzaileek Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan aurkezten da, urtero legez martxoaren 15ean ospatzen da. Helburua, hirian elkarren arteko partaidetzatik mapa bat sortzea da, ekimenak edozein unetan sar daitezke Kontsumo Arduratsuko mapan eta, Saretuz Sareak ezarritako irizpide eta baldintzetako bat betez komunitate horretako kide izan daitezke.

Web atari berria www.mapasaretuz.eus da eta bertan, Saretuz Sarearen inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke, baita kontsumo arduratsuago bat errazten duten ekimenen, denden, produktuen eta zerbitzuen mapa hau osatzeko beharrezkoak diren baldintzen inguruko informazio gehiago ere.

MAPA SARETUZ izena daraman aplikazio mugikorra software askean garatua izan da, Hacmildegia eta Adibide Komunikazioaren eskutik, hiriko bi ekimen. Play Store edo F-droid bitartez deskargatu daiteke android-erako, baita web bertatik ere, IOS eta beste sistema eragileetarako. Aplikazioa guztiz doakoa da.

Ekimenak iradoki, harpidetza egin edo/eta mapan agertu nahi duen edozein pertsonak aplikazioan sartu ahal izango du, eskatzen diren irizpideen informazioa ikusi, oraingoz zortzi irizpide, eta inprimakia bete. Proposamenak, behin balioztatuak izan direnean, mapan geolokalizatutako gune berrietan bihurtzen dira. Era berean, ekimenaren erakusleihoan edo lokalean jartzeko bereizgarri bat eta Sarearen eta ekimenaren informazio materiala emango da.

Kontsumo Arduratsua definitzeko irizpideak, Saretuz Sarea osatzen duten erakunde eta entitateen artean partaidetza moduan elaboratu dira. Oraingoz ezarritako irizpide eta eremuak zortzi dira, etorkizunean irizpide gehiago sartzeko aurreikuspena dugu. Une honetan irizpide berri bat lantzen ari gara, Kultura.

Saretuz Sarea osatzen duten erakundeak hauek dira: Mugarik Gabe, Emaus Gizarte Fundazioa Taldea, Gabiltza, Mugarik Gabeko Albaitariak, Donostiako Bidezko Merkataritza taldea, Mugarik Gabeko Ekonomialariak-Economistas Sin Fronteras, AntiguaOtarrak, Calcuta Ondoan, Fundación Cristina Enea Fundazioa, Fiare Banka Etikoa, Ximaurpila, Banda Bat,  Eco-design eta Goiener.

Iturria: SARETUZ