Bazenekien…

31 maiatza, 2022 | Kategoriarik gabe

… Kooperatibek eta Lan-Societateek gero eta enplegu gehiago eskaintzen dutela?

EHUko Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokitik lortutako datuen arabera, kooperatibek eta lan-sozietateek gero eta enplegu gehiago eskaintzen dute.

2009tik 2019ra, nabarmen jaitsi da enpresa kooperatiboen eta lan-sozietateen kopurua. Horrek ez du esan nahi enplegua murrizten denik. Aitzitik, enpresa horiek gero eta langile gehiago dituzte.

Irakurketa horrek garrantzi berezia du 2008ko krisialditik bizi izan dugun testuinguru ekonomiko eta soziala kontuan hartuta.

Kooperatibak eta lan-sozietateak dira, oro har, gizarte-ekonomian enplegu gehien biltzen dutenak.

Infografia hemen

Iturria-Fuente: OVES-GEEB